Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Unanuko inauteriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mamuxarroak, zuriz, eta muttua, kolore biziekin, Unanuko inauterietan.
Mamuxarroak.

Unanuko inauteriak, Ergoienako Unanu herrian ospatzen direnak, Nafarroa Garaiako inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira. Mamoxarroak eta muttuak dira pertsonai nagusiak. Mamoxarroak zuriz jantzitako gazteak dira, gerriko beltz edo gorriz, pazpalin edo kriskitinak soinean, aurpegia metalezko kattola edo maskara batez estalita; inaute-astearteko arratsaldean kalera irteten dira makilaz armaturik, kalean harrapatzen duten edonor jotzeko. Muttuak emakumez jantzitako pertsonaiak dira, orobat makilaz armaturik baina kolore biziekin jantzita eta kriskitinik gabe, jo beharreko jendearen berri mamoxarroei emateko. Jendeak esaldi honekin zirikatzen ditu:

"Mamuxarro xirri, xarro, zer emango dizut, zazpina uzker afarirako, zata begi gorri, urtian behin etorri".

Mamuxarroekin eginiko ezkutaketa eta korrika saioen ondoren, auzate edo herri afari batez bukatzen da inauteria. Inaute-astearteaz gainera, inaute-igandean mamoxarro txikien eguna ospatzen da, modu beretsuan, baina haurrak protagonista izanik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unanuko inauteriak