Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Txinatar urteberri-egun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinatar urteberriaren ospakizunak Parisen, 2009an.
Urte berri txinatarra Manchester, Erresuma Batua

Txinatar urteberri-egun (农历新年; pinyin transkribapenaz, Nónglì Xīnnían, hots, "Nekazal egutegiko urte berria")ezagunago Udaberriko Festa izenaz (春节, 春節, chūnjíe) Txinan edo Urte Berri ilargitar atzerrian— egutegi txinatarreko festa tradizional nagusia da. Asiako ekialdeko beste zenbait herrialdetan ere ospatzen da.

Ospakizuna Txinako ilargi-eguzki egutegi tradizionalean oinarritzen da: lehen ilargi-hilabetearen lehendabiziko egunean hasten dira (正月, zhēng yuè), neguko solstizioren ondorengo bigarren ilberrian da, hau da, urtarrilaren 21 eta otsailaren 21 artean, eta hamabosgarren egunean bukatzen dira; azken egun horretan "Farolen Jaialdia" ospatzen da (元宵节, 元宵節, yuánxiāojié). Egun horietan zehar, Lurreko giza migrazio handiena gertatzen da, "udaberriko mugimendua" (春运, 春運, chūnyùn): milioika pertsona haien jatorrizko herrietara itzultzen dira, bertan festak familiekin ospatzeko. 2014an, Txinatar egutegiaren 4712. urtea urtarrilaren 31n hasi zen.

Mendebaldean bezala, urte berriaren bezpera (Gabonzaharra) Txinan ere ospatzen da. Mandarineraz "chuxi" izena du (除夕, chúxī; chu, 'igaro', eta xi, 'bezpera').

Data hurbilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Animalia Adarra Data
Txakurra 戌 Xū 1994ko otsailaren 6 2006ko urtarrilaren 29 2018ko otsailaren 16
Zerria 亥 Hai 1995ko otsailaren 14 2007ko otsailaren 18 2019ko otsailaren 5
Arratoia 子 Zǐ 1996ko otsailaren 19 2008ko otsailaren 7 2020ko urtarrilaren 25
Idia 丑 Chǒu 1997 otsailaren 7 2009ko urtarrilaren 26 2021ko otsailaren 12
Tigrea 寅 Yín 1998 urtarrilaren 28 2010ko otsailaren 14 2022ko otsailaren 1
Untxia 卯 Mǎo 1999ko otsailaren 16 2011ko otsailaren 3 2023ko urtarrilaren 22
Dragoi txinatarra 辰 Chén 2000ko otsailaren 5 2012ko urtarrilaren 23 2024ko otsailaren 10
Sugea 巳 Sì 2001ko urtarrilaren 24 2013ko otsailaren 10
Zaldia 午 Wǔ 2002ko otsailaren 12 2014ko urtarrilaren 31
Ahuntza 未 Wèi 2003ko otsailaren 1 2015ko otsailaren 19
Tximua 申 Shēn 2004ko urtarrilaren 22 2016ko otsailaren 8
Oilarra 酉 Yǒu 2005 otsailaren 9 2017ko urtarrilaren 28

Zenbait tradizio

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Gutun gorria" (红包): zorte ona eskaintzeko, haurrei eta gazteei barruan dirua daukan gutunazal gorri bat ematen zaie.
  • Chun Lian 春联 (Udaberriko festaren koplak) kaligrafia artistikoa erabiliz oparotasunari, zoriontasunari nahiz maitasunari lotutako piktogramak margotzen dira. Ikur horiek urte osoan lagunduko diote familiari.
"Urte berri on" mandarineraz.
  • Atarien zaindariak: atarietan etxearen defentsarako irudiak jartzen dira, batez ere Nianen aurkako defentsan.
  • Janari tipikoak: ravioliak, 饺子 (jiaozi), bereziki Gabonzaharraren afarirako.
  • Gauaren erdian txinatarrak ateratzen dira urte berriari agur egiteko. Ohikoa da, orduan, etxaferoak eta trakak erretzea. Halaber, arbasoei ohore egiteko gezurrezko dirua erretzen da.[1]
  • Biharamunean, tenpluak bisitatzen dituzte.[1]

Festa Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitate txinatarrak ez du Euskal Herrian presentzia handirik: horren ondorioz, ez da ohikoa kalean festarik ikustea. Hori bai, elkarteetan eta eskola txinatarretan urtero ospatzen da. Salbuespena Bilbo eta Donostia dira; Bilbon, Zubia-Quiao Kultur Elkarteak, Euskadiko Txinatarren Elkartearekin batera, ospakizun publikoak antolatzen ditu.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]