Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Txinatar gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jatordua Suzhoun (Jiangsu)
Arroz zuria, izkirak, alberjiniak, tofu hartzitua, barzki frijituak, ahate begetarianoa eta, erdian, okela eta banbu kimuak.

Txinatar gastronomia munduko gastronomia zaharrenetarikoa da eta mundu osoan zabalduta dago. Txinako lurralde askotan agertu zen eta mundu osora zabaldu zen, Asia, Amerika eta Europa osora .

Aspektu kulturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinatar gastronomiak gizartea, filosofia eta medikuntza txinatarrarekin erlazioa du. Mota batzuk daude: cai (barazki prestatuak eta zerealekin bateratzen diren gauza guztiak), fan (zerealak), yin (fruta, barazkia... ura dituzten janariak), yang (plater frijituak dira: okela…). Txinatar janaria beroaren, hotzaren eta koloreen oreka bilatzen baita produktuen loditasuna. Horretarako txinatar gastronomiaren hainbat teknikak daude.

Oreka bilatzen dute bost zapore garrantzitsuen artean (geza, gazia, garratza, mikatza eta minak). Horrexegatik bakarrik geza diren janariak soilik eskaintzen dira banketetan, festa batengatik. Plater batzuek helburu terapeutiko dute, adibidez enararen arrautzak edo marrazo-hegala.

Oinarrizko osagaia arroza da. Txinako erregio askotan dagoelako, baina inportantzia handiagoa du Txinako hegoaldean. Alderantziz, garian oinarritako janaria komunagoa da Txinako iparraldean. Zopa gehienetan jatorduaren amaieran ematen dira jangura kentzeko. Ia ez dago barazkijaleak Txinan eta direnak budistak dira. Budistek ez dute janari gordinak jaten bere hondakinekin ongarria egiten dutelako.

Behinola jangura asko egon zenez Txinan, txinatarrek animalietako parte guztiekin egiten dute errezetak. Tea Txinako edari kontsumituena da. Tradizioz, garagardoa eta alkohola gordetzen dira festentzat eta ospakizunentzat. Eguneroko janarietan, ez dira edariak jartzen eta jankideak bere egarria kentzen dute zopekin eta saldekin. Ez da esnea erabiltzen janaria prestatzeko, Txinako jende asko intolerantzia daukalako. Txinan ez da ohikoa postre batekin amaitzea janaria. Janari geza gehienetan janarien erdian sartzen da. Postretzat hartu al dugunetatik asko frijituak dira eta babarrun pasta gorri bat (dousha) dute. Matuan eta doushabao dousharekin betetzen da eta gehienetan gosarian jaten da, dousha ere erabiltzen da udare formako ogi txikietan. Beste plater geza Babao Fan (八寶飯) da eta ezan nahi du: arrozko budina zortzi altxorrekin.

Txinatar gastronomian zotzak erabiltzen dira mahi-tresnak bezala janari solidoak jateko eta likidoentzat koilara berezi bat erabiltzen da hondo lauarekin. Ikusi al da gero eta gutxiago erabiltzen direla zotzak, zura gutxi geratzen delako Txinan eta ekialdeko jatetxe publikoetan plastiko edo banbuko zotzak erabiltzen hari dira ekologikoago direlako. Aspaldi egiten zuten osagai garestiagoekin. boliz eta zilarraz. Bestalde, jatetxe txikietan batzuetan zotzak berrerabiltzen dute. Gehiengo janarietan zati txikietan prestatzen dute, gero zotzekin hartzeko moztu barik. Tradizioz, Txinatarrek ez dute aiztoa eta sardexka erabiltzen pentsatzen dutelako basatietako gauza direla, mahi-tresnak hauek borrokan erabiltzen direlako arma bezala.

Jankide bakoitzak bere platera dauka eta mahiaren erdia plater komun bat ipintzen da. Plater komun horretan janaria ipintzen da eta jankideek hartzen dute. Txinako biztanle askok ez dute gustuko bi mota desberdinetako janaria batzea plater komunan eta horregatik ipintzen dute beste paterretan garbiago delako.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]