Mitosia zelula bat bitan zatitzea da. Zelula eukariotoetan gertatzen da. Zelulak duen material genetikoa bikoiztu eta ondorengo bi zeluletan banatzen da. 4 fase jarraitu ditu.
Profasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fase luzeena da. Kromatina (material genetikoa) trinkotzen da, kromosoma izeneko X formak sortuz. Kromosoma bakoitza 2 kromatidaz osatuta dago. Nukleo mintza desagertzen da eta zentriolo bakoitza zelularen mutur batera joaten da.
Metafasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kromosomak erdialdean kokatzen dira. Zentrioloak mikrotubuluekin kromosomei lotzen zaizkie.
Anafasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kromosoma bakoitza bi kromatidetan banatzen da. Bakoitza zelularen mutur batera joaten da (zentrioloak daude bertan).
Telofasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kromosomak muturretara iristean hasten da. Nukleo mintza eta nukleoloa sortzen dira mutur bakoitzean. Zelula azkenik bitan banatzen da.