Bangkok Asiako hiri bat da, Thailandiako hiriburua eta hiri handiena da. 2010eko datuen arabera 8.280.925 biztanle ditu. Biztanleriaren dentsitatea oso handia da, eta, horregatik, kutsadura handia dago bertan.
Herrialdeko industriagunerik handiena, eta itsas porturik garrantzitsuena ere badu.
Hiriak ubide edo kanal ugari ditu, Italiako Venezia hiriak bezala. Horregatik, "Ekialdeko Venezia" izena ematen zaio batzuetan. Kanal horiek garraiorako erabiltzen dira; badira ur gaineko azoka edo merkatuak ere. Saltzaileek ontzietan eskaintzen dituzte beren salgaiak eta bezeroak ere txalupetan hurbiltzen dira erostera. Dena dela, kanal batzuk hustu eta kaleak egin dituzte bertan, bai eta etxeak ere.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bangkok Asian dago, Chao Phraya ibaiaren ertzean, Thailandiako Golkotik hurbil. Bi eremu oso desberdin ditu:
- Alde zaharra: XVIII. mendeko jauregi eta tenpluak daude bertan.
- Hiri modernoa: Ibaiertzean dago eta etxe orratzak eta merkatalguneak daude bertan.
Hiria tropikoan kokatuta dago; hori dela eta, bero handia egiten du gau eta egun, eta oso euritsua da. Gainera, euri-sasoian, uholde handia izaten dira askotan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV. mendean ibai ertzeko arrantzale herri txiki bat zen Bangkok. 1767. urtean, Thailandiako hiriburua bihurtu zen, burmatarrek lehenagoko hiriburua, Ayutthaya izenekoa, suntsitu ondoren; 1782. urtean, Rama erregeak bere jauregi ederra eraiki zuen.
Leku ikusgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bangkok hiriak turismo asko du eta leku ikusgarri asko ditu, adibidez:
- Jauregi handia
- Wat Arun tenplua
- Swing erraldoia
Gainera, tenplu budista asko ere badaude, 400dik gora. Ezagunena Buda Esmeraldaren tenplua da, Thailandiako santutegi nazionala. Budaren estatua, ordea, ez da esmeraldazkoa, jadezkoa baizik.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jauregi handia.
-
Wat Arun.
-
Swing erraldoia.
-
Lumphini parkea.