Txantxa-gerra
Itxura
Txantxa-gerra | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | |||
Frantziar eta britainiar soldaduak, 1939ko azaroaren 28an | |||
Data | 1939ko irailaren 3a-1940ko maiatzaren 10a | ||
Lekua | Maginot lerroa, Siegfried lerroa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Txantxa-gerra (frantsesez: drôle de guerre edo «txantxa-gerra»; ingelesez: phoney war edo «gerra-faltsua» ; alemanez: Sitzkrieg edo «gerra finkoa»; polonieraz: dziwna wojna edo «gerra bitxia») Bigarren Mundu Gerran Europan izandako lehenengo fasearen izena da, 1939ko irailaren 3ko aliatuen gerra-deklarazioaren eta 1940ko maiatzaren 10reko alemaniar ofentsibaren artekoa.[1] Fase honen gertaera nagusiak honakoak izan ziren:
- Poloniaren inbasioa eta bere ondorioak mendebaldeko frontean;
- SESB eta Finlandiaren arteko Neguko Gerra ;
- Norvegiako kanpaina, Narvikekoa atal nagusia izanda;
- Balkanetako egoera eta baita Errumaniako eta Kaukasoko petrolioa;
- Barne politikan, frantziar eta britainiar gobernuen arazoak;
- Parte-hartzaile guztien armamentu-norgehiagoka.
Roland Dorgelès kazetariak drôle de guerre edo «txantxa-gerra» esapidea asmatu zuen, baina litekeena da ingelesezko phoney war esapidearen okerrezko itzulpena, funny war esaldia gaizki ulertu ondoren.[2]. Esaldia erabiltzeaz mendebaldeko fronteaz ari gara, non borroka bakarra Sarreko ofentsiba txikia izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Whyte, Bert; Hannant, Larry. (2011). Champagne and Meatballs: Adventures of a Canadian Communist. Edmonton: Athabasca University Press, 17 or. ISBN 978-1-926836-08-9. OCLC .691744583.
- ↑ (Frantsesez) Encyclopædia Universalis. Drôle de guerre. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |