Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Twink (sexualitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Twinkien bikote bat musukatzen.Baltimoreko Gay Harrotasunaren Jaia, 2017ko ekainean

Twink ingelesezko hitz bat da, gay argotean erabilita, adin-nagusitasuna ia gainditu ez duten gizon homosexual gazteak deskribatzeko. Nerabe edo heldu gazte itxura duten pertsonak izan ohi dira, gorputz mehe, ektomorfo, normalean bizarrik eta gorputzeko bilorik gabekoa edo oso gutxi duena.[1][2]

Twink hitza deskripzio neutral gisa erabil daiteke, kontrakoa izango litzatekeen hartz batekin alderatuta[3], baina gutxiesgarria ere izan daiteke[4]. Gazte zurien desiragarritasunarekin lotu da, eta horregatik kritikak ere jaso ditu terminoak, adinkeria eta arrazismoa egotzita[5].

Jatorria ezezaguna da, baina Oxford Hiztegiak dio 1970ko hamarkadan jada erabiltzen zela[6]. Jatorri posible bat Twinkie izeneko janaria izango litzateke, zabor-jan ezaguna. Twinkiearen deskribapen ohikoa da "elikadura baliorik gabekoa, jateko gozoa, eta kremaz betea"[7][8][9]. Argotean, kremaz betea eufemismoa izango litzateke, hazia adierazteko[10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Twink Definizioa Urban Dictionaryn.
  2. (Ingelesez) Williams, Joe. (2015-05-08). «Man arrested for having ‘twink’ images on his computer» PinkNews | Latest lesbian, gay, bi and trans news | LGBTQ+ news (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  3. (Ingelesez) Baker, Paul. (2004-05-25). Fantabulosa: A Dictionary of Polari and Gay Slang. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-8264-7343-1. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  4. (Ingelesez) Sunderland, Mitchell. (2015-02-24). «Deconstructing the Self-Loathing and Desire Surrounding the Word 'Twink'» Vice (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  5. Driver, Susan. (2008). Queer youth cultures. State university of New York press ISBN 978-0-7914-7337-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  6. «Definition of twinkie - cake, sweet and male homosexual (British & World English)» web.archive.org 2013-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  7. (Ingelesez) Baker, Paul. (2003-09-02). Polari - The Lost Language of Gay Men. Routledge ISBN 978-1-134-50635-4. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  8. (Ingelesez) Reuter, Donald F.. (2006-05-30). Gay-2-Zee: A Dictionary of Sex, Subtext, and the Sublime. Macmillan ISBN 978-0-312-35427-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  9. «Twinkies, 75 Years And Counting (washingtonpost.com)» www.washingtonpost.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  10. (Ingelesez) Petkovich, Anthony. (2002). The X Factory: Inside the American Hardcore Film Industry. Critical Vision ISBN 978-1-900486-24-8. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]