Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Turroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Turroi
Nogat
Osagaiakarbendola, eztia eta zuringoa
Historia
JatorriaEspainia

Turroia almendrak eta beste zenbait fruitu lehor eztiarekin eta azukrearekin nahastuz eta egosiz egindako gozokia da, adreilu-forma ematen zaiona eta batez ere eguberrietan jaten dena[1]. Egun, tradiziozkoak gain, hainbat mota eta zaporetakoak daude: txokolatea, gorringoa, etab.

Seguru aski jatorri arabiarrekoa da, baina, batez ere, Herrialde Katalanetan dira tipikoak.

Aldaera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Xixona turroia: (edo biguna) almendra xehatua, arrautza zuringoa, azukrea eta eztia ditu osagai.
  • Alacant turroia: (edo gogorra) almendra txigortua, arrautza zuringoa, azukrea eta eztia ditu osagai.
  • Xerta turroia: Hurra,azukrea, eztia eta arrautza zuringoa ditu osagai. Forma zirkularra du.
  • Agramunt turroia: almendra edo hurra, azukrea, eztia eta arrautzaren zuringoa editu osagai. Gogorra eta ere oso arina da.
  • Perpinyà turroia: hurra, azukrea, eztia eta arrautzaren zuringoa ditu osagai.
  • Gorringo-turroi txigortua: almendra, azukrea, arrautza gorringoa eta limoiaren azala ditu osagai. Kondaira gastronomikoak kontatzen duenez, gainerako turroiak egiteko erabiltzen ziren gorringoei probetxu ateratzeko asmatu zuten[2].

Antzinako Grezian, Olinpiar jokoetan parte hartu behar zuten atletei fruitu lehor ( almendra nagusiki) eta eztiz egindako jaki energetikoa ematen zitzaien.

Al-Andalus garaian, almendra eta eztia oinarri zuten hainbat gozo egiten ziren.

Jakitun gehienek turroiaren jatorria Arabiar penintsulan kokatzen dute. Iritzi horren oinarrian, XI. gizaldian arabiar mediku batek idatzitako De medicinis et cibis semplicibus lanean turum zeritzona aipatzea. Teoria honen arabera, arabiarrek Mediterraneoko kostaldean zabaldu zuten postre hori. Egungo Espainia eta Italian errotu zen batez ere. Postrea egokitu egin zen bertako bertsioak sortuz.

XV. gizaldian Karlos V. garaian ezaguna zen Alacant-ekoa.

XVI. gizaldian Sexona-n (egungo Xixona) ezaguna zen.

Beste teoria batek dio leihaketa baten emaitzak dela. Dirudienez, luze eta hondatu gabe iraun zezan jakin baten bila zebiltzan, eta irabazle Turrons izeneko gozogile batek irabazi zuen, eta hortik bere izena. Felipe IV, edo Felipe V. errege aldian kokatzen dute. Batzuen ustez Felipe IV. erregealdian izan zen, 1651ko Bartzelonako setioan. Beste batzuen ustez, ordea, Felipe V. erregealdian izurrite garaian.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/indice_e.htm
  2. CONSUMER (HTTP://WWW.CONSUMER.ES/),+EROSKI. (2013-12-01). «Turroia: Eguberrietako gozoa | Aldizkaria» EROSKI CONSUMER (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  3. (Gaztelaniaz) Viveur, Bon. «El turrón: origen e historia» www.bonviveur.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]