Trementina
Itxura
Trementina | |
---|---|
Eponimoa | Ahuntzadar |
Mota | esentzia olio eta nahaste |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 0,86 g/cm³ (20 °C, likido) |
Fusio-puntua | −55 °C |
Irakite-puntua | 162 °C (760 Torr) |
Lurrun-presioa | 4 mmHg (20 °C) |
Erabilera | |
Rola | irritant (en) eta disolbatzaile |
Arriskuak | |
Lehergarritasunaren beheko muga | 0,8 vol% |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 560 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Flash-puntua | 35 °C |
IDLH | 4.448 mg/m³ |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 8006-64-2 |
RTECS zenbakia | YO8400000 |
ZVG | 95550 eta 95540 |
DSSTox zenbakia | YO8400000 |
EC zenbakia | 232-350-7 |
ECHA | 100.029.407 |
CosIng | 41521 |
MeSH | D014425 |
UNII | C5H0QJ6V7F |
Trementina hidrokarburo terpenikoen familiako olio esentziaduna (C10H16) da. Trementinaren osagai nagusiak pinenoa eta diterpenoa dira. Bi mota dira ezagunenak. Bata, pinu azalek jariatzen duten izerdiaren (trementinazko goma) destilazioaz lortzen da; bestea, pinu egurraren nafta disolbatzaile baten bidez erauziz.
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isurkari kolore gabea da, usain sarkorra du, ez da urtzen uretan eta ura baino dentsitate txikiagokoa da. Pinturak arintzeko eta erretxinak, bernizak, argizariak eta beste gai organiko batzuk disolbatzeko, intsektu hiltzaile gisa, lurringintzan, medikuntzan eta abar erabiltzen da. Sukoia da, eta pozoitsua irensten bada.
Veneziako trementina laritzetatik lortzen den olio erretxinatsua da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/03/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.