Teddy Riner
Teddy Pierre-Marie Riner (Les Abymes, Guadalupe, Frantzia, 1989ko apirilaren 7a) judo borrokalari frantziarra da. Frantzian, kirolari ezagun eta oso mediatikoa da.[1]
2,04 metroko garaiera eta 140 kg-ko pisua du. Borroketan, berebiziko indar erakustaldiak burutzeaz gain, bere gorpuzkerako gizaseme batengan ez ohikoak diren arintasun eta azkartasuna ere baditu; ezaugarri hauek bere kategoriako judokei aisa gailentzeko balio izan diote.
Munduko Txapelketa hamar aldiz irabazi du; balentria hau lortu duen gizonezko nahiz emakumezko judoka bakarra da. Europako Txapelketa bost aldiz irabazi du. Olinpiar Jokoetako bi urrezko domina ere irabazi ditu (2012, Londres, eta 2016, Rio de Janeiro), bai eta brontzezko domina bat ere (2008, Pekin), hirurak +100 kg kategorian.[2][3]
Frantziako talde olinpikoaren bandera eraman zuen 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, Jokoen irekiera eta itxiera ekitaldietan.[4] Bere kirol ibilbideagatik, Merituaren Ordena Nazionaleko ofizial (2016) eta Ohorezko Legioko ofizial (2021) izendatu zuten.[5][6]
Nazioarteko palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2008 | Pekin (Txina) | +100 kg | |
2012 | Londres (Erresuma Batua) | +100 kg | |
2016 | Rio de Janeiro (Brasil) | +100 kg | |
2020 | Tokio (Japonia) | Talde mistoa | |
2020 | Tokio (Japonia) | +100 kg | |
2024 | Paris (Frantzia) | +100 kg | |
2024 | Paris (Frantzia) | Talde mistoa | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2007 | Rio de Janeiro (Brasil) | +100 kg | |
2008 | Levallois-Perret (Frantzia) | Irekia | |
2009 | Rotterdam (Herbehereak) | +100 kg | |
2010 | Tokio (Japonia) | +100 kg | |
2010 | Tokio (Japonia) | Irekia | |
2011 | Paris (Frantzia) | +100 kg | |
2013 | Rio de Janeiro (Brasil) | +100 kg | |
2014 | Txeliabinsk (Errusia) | +100 kg | |
2015 | Astana (Kazakhstan) | +100 kg | |
2017 | Budapest (Hungaria) | +100 kg | |
2017 | Marrakech (Maroko) | Irekia | |
2023 | Doha (Qatar) | +100 kg | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2007 | Belgrad (Serbia) | +100 kg | |
2011 | Istanbul (Turkia) | +100 kg | |
2013 | Budapest (Hungaria) | +100 kg | |
2014 | Montpellier (Frantzia) | +100 kg | |
2016 | Kazan (Errusia) | +100 kg |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Riner aumenta su leyenda» https://es.wikipedia.org/wiki/Euronews "Euronews"-en webgunetik 2017ko azaroaren 12an.
- ↑ «Teddy Riner» olympedia.org 2021-10-31n begiratua
- ↑ https://www.judoinside.com/judoka/32265/Teddy_Riner/judo-career "Teddy Riner" JudoInside.com-en (Ingelesez)
- ↑ (Ingelesez) «Teddy Riner» Olympedia (web.archive.org) 2024-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 30 novembre 2016 portant promotion et nomination» Journal officiel de la République française 0279. zk. 2016-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 8 septembre 2021 portant promotion et nomination dans l'ordre national de la Légion d'honneur» Journal officiel de la République française 0211. zk. 2021-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- 1989ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak judoan
- Guadalupearrak
- Frantziako judokak
- Ohorezko Legioko zaldunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako judokak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako judokak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako judokak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako judokak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako judokak
- Frantziako urrezko dominadun olinpikoak
- Frantziako brontzezko dominadun olinpikoak