Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Talka elastiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorputz beltzaren (agertzen ez dena) erradiazioak sistema batetik ihes egiten ez duen bitartean, astintze termikoan dauden atomoek, funtsean, talka elastikoak jasaten dituzte. Bataz beste, bi atomok, elkarren aurka, talkaren aurretik zuten energia zinetiko berarekin talka egiten dute. Hemen, giro tenperaturan dauden helio atomoak, bi trilioi aldiz atzeratuak dira. Bost atomo, gorriz koloreztatuak daude, euren mugimenduak jarraitzea errazteko.

Fisikan, talka elastikoa, talka gertatzen denean, deformazio iraunkorrak jasaten ez dituzten bi gorputz edo gehiagoren artean gertatzen den talka bat da. Talka elastiko batean, sistemaren momentu lineala zein energia zinetikoa mantentzen dira.

Energia kontserbatzen ez den talkek, gorputzetan deformazio iraunkorrak eragiten dituzte, eta talka inelastiko deritze.

Talka elastikoak, masa elkartrukerik ez daudenak dira, gorputzak, talkaren ondoren, ez dira itsatsita geratzen.

Talka perfektuki elastikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekanikan, talka perfektuki elastikoari, talkan, elkarren artean talka egiten duten bi masak eratutako sistemaren energia zinetikoa mantentzen denean erreferentzia egiten zaio.

Bi masa horiek berdinak diren kasurako, biak zuzengune beraren arabera mugitzen direnean eta talka egindako masa, hasieran geldi dagoenean, energia, osorik, lehenengotik bigarrenera pasatzen da, geldi egotetik, berarekin talka egin duen masak zuen egoerara pasatzen dena.

Beste kasu batzuetan, talka egiten duen masaren abiaduraren eta talka jasaten duen masaren abiadurari dagokionez tarteko egoerak gertatzen dira, sistemaren energia zinetikoa beti mantentzen den arren. Hau, elastiko hitzak, deformazio plastikoetan, beroan edo beste modu batzuetara energiarik ez kontsumitzeari erreferentzia egitearen ondorio da.

Idealizazio erabilgarri bat da baldintza batzuetan, billarreko bolen mugimenduaren aztertzea kasu, kasu honetan, egoera konplexuagoa den arren, energia zinetikoak, bolaren traslazio mugimenduagatik osagai bat, eta errotazio mugimenduagatik beste bat baitu.

Deskribapen matematikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]