Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tawhid

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tawhid (arabieraz: توحيد‎tawḥīd, euskaraz: «Jaungoikoaren bakartasuna»; baita tawheed, touheed, edo tevhid ere[1]) Islamak duen monoteismoaren bakartasunaren kontzeptu zatiezina da.[2] Tawhid Islamaren oinarrizko kontzeptu erlijiosoa da eta baita nagusiena ere, musulman baten federaren oinarria. Jaungoikoa Bat (Al-ʾAḥad) eta Bakarra (Al-Wāḥid) dela argi dio;[3] beraz, Jainkoengan duten sinesmen islamikoa unitarioa da.[4]

Tawhid islamiar profesioaren aurreneko osagaia da., izan ere shahadaren (islamiar fede-aitormena) hasiera Jaungoikoaren bakartasunaren sinesmena aldarrikatzea da.[3] Besteari jainkotasuna egoztea shirk da – Koranaren arabera barkaezina den bekatu bat, batez ere, gero damutzen ez badira.[5]

Monoteismoarekin engaiamendu izatea islamiar sinesmenen oinarria (aqidah) da eta, teologia islamikoaren arabera, beste erlijioekiko duen ezberdintasun nagusia da.[6] Hala ere, Tawhiden antzeko kontzeptuak daude: judaismoan Shema Yisrael juduen fede-aitortza edo kristauen unitarianismoa (nahiz eta kristautasunean gutxiengoaren sinesmena den, kristau gehienak hirukoiztarrak baitira).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Dressler, Markus, ed. Sufis in Western Society: Global Networking and Locality. Londres: Routledge, 207 or. ISBN 9780415850902. OCLC .824531805.
  2. (Ingelesez) «From the article on Tawhid in Oxford Islamic Studies Online» Oxfordislamicstudies.com 2008-05-06.
  3. a b Allah. in: Encyclopædia Britannica Online..
  4. (Ingelesez) The Fundamentals of Tawhid (Islamic Monotheism). ICRS (Indonesian Consortium of Religious Studies) 2010-10-30.
  5. Wahhab, Abd Al. Kitab Al Tawheed. Darussalam.
  6. Turner, Colin. (2006). Islam: The Basics. Routledge, 75 or. ISBN 978-0-415-34105-9..

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.