Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tonu (kolorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tonua RGB kolore-ereduko HSB/HSL sisteman
Zirkulu kromatiko honetako kolore guztieka distira eta asetasun bera dute, eta tonuak bakarrik desberdintzen ditu.

Tonua[1] kolorearen ezaugarri nagusietako bat da (distira eta asetasunarekin batera) eta berak adierazten du kolore bat gorriz, laranjaz, horiz, berdez, urdinez edo morez deskribatutako estimuluen antzekoa edo desberdina den [2]. Oro har, tonua zenbaki bakar baten bidez adieraz daiteke, zeina askotan puntu edo ardatz zentral edo neutral baten inguruko posizio angeluar bati baitagokio kolore-espazioaren koordenatu-diagrama batean (kromatikotasun-diagrama batean, adibidez) edo zirkulu kromatiko baten bidez, edo uhin-luzera nagusiaren edo kolore osagarriaren arabera.

Oro har, tonu bereko koloreak bereizteko, distirari eta asetasunari dagozkion adjektiboak erabiltzen dira: "urdin argia", "urdin bizia", "urdin kobaltoa". Salbuespenen artean dago marroia, laranja iluna baita [3].

Uhin-luzeraren eta tonuaren artean korrelazio handia dago, ostadarrean agertzen den bezala. Kolore horiek kolore espektralen multzokoak dira, uhin-luzera jakin batekin lotutakoak. Espektralak ez diren koloreak, aldiz, uhin-luzera jakin batekin lotuta ez daudenak izango lirateke. Bi argi monokromatiko edo gehiago nahastuta soilik lor daitezke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Tonu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-4-5.)
  2. (Ingelesez) Mark Fairchild, "Color Appearance Models: CIECAM02 and Beyond". Tutorial slides for IS&T/SID 12th Color Imaging Conference.
  3. {{en}{ C J Bartleson, "Brown". Color Research and Application, 1 : 4, 181–191 or. (1976).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]