William Clark
William Clark | |||
---|---|---|---|
1813ko uztailaren 1a - 1820ko irailaren 18a ← Benjamin Howard (en) - Alexander McNair (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Caroline konderria, 1770eko abuztuaren 1a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Saint Louis, 1838ko irailaren 1a (68 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bellefontaine Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Aita | John Clark | ||
Ama | Ann Rogers | ||
Ezkontidea(k) | Judith Hancock (en) Harriet Kennerly (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea, politikaria, militarra eta naturalista | ||
Parte-hartzailea
| |||
Kidetza | American Antiquarian Society (en) | ||
William Clark (1770eko abuztuak 1-1838ko irailak 1), Meriwether Lewisekin, Lewis eta Clarken espedizioan joan zen esploratzaile estatubatuar bat izan zen.
William, Virginia estatuko Carolinen jaio zen 1770eko abuztuak 1ean. Bere familia, Kentucky estatuko Louisville herrira bizitzera joan zen 1786an, baina ez zuen heziketa onik izan. Bere anaia Georgek Armada Kontinentalean, hamahiru koloniek, Independentzia gerran ingelesen aurka borrokatzeko sortutako armadan izena eman ondoren, William Clark tokiko milizietan sartu zen, eta zenbait kanpainetan parte hartu zuen. 1792an, armada erregularreko teniente izendatua izan zen eta Estatu Batuetako Legioa deritzona eman zioten, Anthony Waynek zuzendua.
Clarkek, armada, 1796an utzi zuen, bere denbora gehiena, bere lagun handia zen Meriwether Lewisekin igaroz Louisvillen eta bidaian. 1803an, Lewisek, Thomas Jefferson presidentearen bultzadapean sortzen ari zen espedizioaren agintea banatzea proposatu zion, Corps of Discovery delakoa. Espedizioak hiru urte iraun zuen, eta, teknikoki, Lewisen agindupekoa zen arren, praktikan, biek ala biek espedizioaren agintea banatu zuten, Lewisen ekinaren ondorioz. Clark, nagusiki, mapen konfekzioaz, logistika eta hornikuntzen kudeaketaz eta tokiko animalia eta landareen identifikazio eta sailkapenaz arduratu zen.