Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

S/2015 (136472) 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
S/2015 (136472) 1
Makemake eta bere ilargia
Aurkikuntza[1] and designation
Aurkitzailea
Aurkikuntza data2015eko apirila
Ahoskera[[Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|]]
Izen alternatiboa
MK 2 (ofizialtasunik gabe)[2]
Ezaugarri orbitalak[1]
21.000 km–300.000 km
12.4–660 egun
Zeinen sateliteMakemake
Ezaugarri fisikoak
Neurriak~ 175–250 km
~0.1
25.1

S/2015 (136472) 1, bere aurkitzaileek MK 2 deitua,[2] Makemake planeta nanoaren satelite naturala da, eguzki sisteman aurkitu den astrorik berriena da NASAren arabera.[3] Satelitea Hubble teleskopiotik aurkitu zuten. El Mundo egunkariaren arabera, MK2 satelitea Makemake baino 1300 aldiz arinagoa da eta 160km ko diametroa izan dezakeela pentsatzen da. Satelite honen aurkikuntzak Makemake planetaren informazio asko eman diela aipatu zuen Alex Parkerrek, aurkikuntza proiektu honetako astronomoetako bat.

Satelite hau Makemake nano planetaren inguruan orbitatzen duen aurkitutako satelite bakarra da. Kanpoaldea guztiz izozturik dago eta eguzki sistemako beste planeta zati batzuekin sortu dela usten da NASA-ren web gunearen arabera. Aurkikuntzan parte hartu zuten astronomoen arabera bere aurkikuntza oso zaila izan da bere kanpo geruzagatik; izan ere, izotzen iguraturik dagoenez Makemakeren argitasunak guztiz estaltzen du ikusgaitz bilakatuz.

Proiektu Buruak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektu honetako astronomo eta inbestigatzaile garrantzitsuenak hurrengoak izan dira:

  • Alex Parker: "Hasieran ez nengoen ziur benetan ilargi bat zenik"
  • Marc Buie: "Aurkikuntza honek ate asko irekiko ditu eguzki sistemako planetologia arloan"
  • Will Grundy
  • Keith Noll: "Aurkitu diren arteko objetuen artean Kupierreko gerrikoko sateliterik handiena da hau".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]