Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rivneko oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rivneko oblasta
Рівненська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaRivne
Geografia
Azalera20047 km²
Demografia
Biztanleria1152943 biztanle (2008)
Dentsitatea57,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.rv.gov.ua/sitenew

Rivneko oblasta (ukraineraz: Рівненська область, translit. Rivnens’ka oblast), Rovnoko oblasta (errusieraz: Ровненская область) ere deitua, Ukrainako ipar-mendebaldeko oblasta da. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, ekialdean Zhytomyrko oblastarekin, hegoaldean Khmelnytsky eta Ternopilgo oblastekin eta mendebaldean Lviv eta Voliniako oblastekin. 20.047 km²ko azalera du eta 2008an 1.152.943 biztanle zituen[1]. Hiriburua Rivne da.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rivneko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):

Nekazaritzan laboreak, azukre-erremolatxa, patata, barazkiak eta behi zein hegazti-aziendak nabarmentzen dira. Industriako arlo garrantzitsuenak energia produkzioa (Kuznetsovskeko indarretxe nuklearra[3]), industria kimikoa eta petrokimikoa eta elikagaien prozesamendua dira[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]