Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rhin Garaiko harana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhin Garaiko harana1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Rhin ertaina

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 1066
Kokalekua
Eskualdea2 Europa eta Iparramerika
Izen ematea 2002 (XXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Rhin Garaiko harana (alemanez Welterbe Kulturlandschaft Oberes Mittelrheintal) edo Rhin erromantikoa, Rhin ibaiaren 65 kilometrotako ibilbidea harten du, Koblentza eta Bingen am Rhein hirien arteko ibilbidea hain zuen ere. Renania-Palatinatua estatuan dago. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2002an.

Geografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babesturiko azalera 27.250 hektareatakoa da eta honi 34.680 hektareatako errespetu eremua gehitu behar zaizkio. Inguruneak mikroklima berezia dauka, epelagoa, eta beste latitudetakoak diren landare eta animaliak aurkitzen dira bertan. Muinoetan esate baterako mahastiak ere landatzen dira.

Rhin ibaia aintzinatik izan da merkataritzarako garraiobide garrantzitsua eta bere ertzak betidanik populatuak egon izan dira. Germaniako Erromatar Inperio Santuak gaztelu eta gotorleku ugari eraiki zituen ingurua kontrolatzeko baina Hogeita Hamar Urteko Gerrak eraikin hauetako asko larriki kaltetu zituen, izan ere Frantzia eta Alemaniaren arteko muga izan baita mendeetan zehar.

XIX mendean Prusiaren esku gelditu zen eta honek gazteluak berreraikitzeari ekin zion, estilo neogotikoan egin zuelarik Rhin ibaiaren eremu honetara erromantizismoa iritsi baitzen.

Rhin ibaiaren inguruan folklorea oso aberatsa da. bereziki aipatzekoak dira Jainkoen Gainbehera opera eta Lorelei arrokaren kondaira.