Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rachel Ruysch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachel Ruysch

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaHaga1664ko ekainaren 3a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaAmsterdam1750eko abuztuaren 12a (86 urte)
Familia
AitaFredrik Ruysch
Ezkontidea(k)Jurriaen Pool
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Willem van Aelst
Maria Sibylla Merian
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea, margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Haga
Amsterdam
Düsseldorf
Amsterdam eta Amsterdam
Lan nabarmenak
KidetzaConfrerie Pictura (en) Itzuli
MugimenduaRokokoa
Genero artistikoaizadi hila
lore-pintura

Rachel Ruysch (1664ko ekainaren 3a1750eko abuztuaren 12a) Herbehereko margolaria izan zen. Izadi hilak margotzen zituen, eta haienn artean batez ere loreak. Berezko estiloa garatu zuen, eta horrek nazioartean ospea eman zion. Sei hamarkada eman zituen arrakasta handiz margotzen; hala bada, Herbehereetako Urrezko Aroan ongien erregistratuta dagoen emakume margolaria da.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Juriaan Pool eta bere emaztea Rachel, ordurako 84 zituela

Rachel Ruysch 1664. urteko ekainaren 3an Hagan jaio zen. Aita Frederik Ruysch jakintzaria eta ama Maria Post zituen, azken hau Pieter Post arkitektoaren alaba. Aita anatomia eta botanika irakaslea zen,[1] baita margolari amateurra ere.[2] Hala bada, animalien hezurdura, mineralak eta hainbat botanika laginak zituen, eta Rachelek horiek erabiltzen zituen bere marrazketa trebetasunak lantzeko.[3] Gazte zela, loreak eta intsektuak marrazteari ekin zion, Otto Marseus van Schrieck-en estiloari jarraituz. 

1693 urtean Juriaen Pool erretratugile margolariarekin ezkondu zen, eta hamar seme-alaba izan zituzten. Bizitza osoan margolaritzari ekin zion eta nazioarteko hainbat lan egin zituen.[4]

Ertiaren historialarien ustez, Ruysch izadi hilen margolarien artean talentu handiena izan duen margolarietako bat izan da, bai emakumeak, bai gizonak kontuan hartuta.[5] 86 urte zituenerako, ehunka margolan egin zituen, eta horietako 250 dokumentatuta daude.[4] Hala bada, 15 urte zituenetik, ia bere heriotza eguna arte margotzen aritu izan zen.

Ruyschek aurreko garaietako tekniken jakinduria handia zuen. Jakinduria horri esker, margotzeko trebetasuna asko hobetu zuen.[2]

Bere lanetan margo distiratsuak darabiltza, eta rokoko estilokoak dira;[6] xehe-xehe margotzen zuen; lore-hosto bakoitza zehetasun guztiekin egiten zituen.[7] Atzean, gehienetan ilunak izan ohi dira, izan ere hori baitzen XVII. mende bigarren zatiko ohitura.  Berak egindako konposizio asimetrikoek energia ematen zien margolanei.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. keyes, George S. (2004).
  2. a b Mitchell, Peter.
  3. Chadwick, Whitney (1990).
  4. a b c "Rachel Ruysch".
  5. http://www.oxfordartonline.com/subscriber/article/grove/art/T074728?q=rachel+ruysch&search=quick&pos=1&_start=1#firsthit
  6. Vigué, Jordi (2002).
  7. Renraw, R (1933).