Rostam
Rostam | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Surena (en) |
Ogibidea | Paladina eta gudaria |
Heriotza | traumatismo |
Familia | |
Aita | Zal (en) |
Ama | Rudaba (en) |
Ezkontidea(k) | Tahmina |
Seme-alabak | Sohrab (en) , Faramarz (en) , Banu Goshasp (en) , Jahangir (en) eta Zarbanu (en) |
Anai-arrebak | Shaghad (en) eta Zavara (en) |
Familia |
Rostam edo Rustam (persieraz: رستم, rosˈtæm ahoskatua) antzinako Persiako heroi mitiko bat da, Zal eta Rudabaren semea. Nolabait, Rostamen posizioa tradizio historikoan, bitxia bada ere, Surenarekikoaren paraleloa da, Karrasko guduko heroia. Bere irudiari, Rostamen izaera historikoaren ezaugarri asko eman zitzaizkion. Hau, beti irudikatu zen irandar heroirik boteretsuena bezala, eta protagonista den atalen atmosfera, aro arsazidarekin oso lotuak daude. X. mendeko Tuseko Ferdowsi olerkariak betikotu zuen Xahname («Erregeen Liburua») epopeian, Islamaren aurreko folklorea eta historia jasota.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ferdowsiren Xahnamen, Rostam da epopeiako heroi handia, istorio askoren tartean baitago, honako hauek, ezagunenetako batzuk direlarik, eta beharbada, laneko guztietatik, hobekien landuenak.
Persiar mitologiaren arabera, Rostamen ama zen Rudabaren erditzea, luzatu egin zen bere haurraren ohiz kanpoko tamainagatik. Zal, bere senar eta maitalea, bere emaztea erditzean hilko zela ziur zegoen. Rudaba hiltzear zegoen Zalek Simurghi deitzea agindu zuenean. Hau, agertu eta zesarea bat nola egin erakutsi zion Zali, honela bere emaztea eta semea salbatzeko.
Oraindik ume bat zela, Rostamek, Manuchehr erregearen elefante zuria hil zuen, Narimanen seme zen bere aitona Samen mazoaren kolpe bakar batekin. Ondoren, Rakhsh, bere zaldi mitikoa hezten du.
Xahnameko Rostami buruzko istoriorik ospetsuena, bere seme propioa den Sohrab hiltzen duena da. Biek borroka egiten dute euren nortasunak jakin gabe, eta, bere semea zauritu ondoren, amaieran, elkarrizketa bat dute, non aita-semeak direla ohartzen diren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |