Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Roger Milla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger Milla

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbert Roger Miller
JaiotzaJaunde1952ko maiatzaren 20a (72 urte)
Herrialdea Kamerun
 Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Atlanta Silverbacks /
Léopards Douala1970 / 197411689
Kamerungo futbol selekzio nazionala1973 / 19946337
Tonnerre Yaoundé1974 / 19778769
Valenciennes F.C.1977 / 1979286
AS Monaco1979 / 1980172
SC Bastia1980 / 198411335
AS Saint-Étienne1984 / 19865931
Montpellier HSC1986 / 19899537
JS Saint-Pierroise1989 / 199041
Sporting Toulon Var1990 / 199000
Tonnerre Yaoundé1990 / 199411689
Madura United F.C.1994 / 19952323
Bali United F.C.1995 / 19961218
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua70 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1694429 FIFA: 79318 Edit the value on Wikidata

Roger Milla, Albert Roger Mooh Miller jaioa, (Jaunde, 1952ko maiatzaren 20a), Kamerungo futbolari ohia da, aurrelari moduan jokatzen zuena. Nazionalitate frantsesa ere badu. Batez ere Frantzian egindako karrera emankorrari esker belaunaldi oso bat markatu zuen. "Lehoi zaharra" goitizena ipini zioten..

Millak 11 urte zituenean familia Jaundetik Dualara joan zen bizitzera aitaren lana medio.

Hamahiru urte zituela, lehen futbolari-lizentzia sinatu zuen Dualako Tximistekin (L'Éclair). Bere teknikak eta golerako senak harridura eragin zuren. 18 urterekin Dualako Leopardoekin (Léopards Douala) fitxatu zuen eta Kamerungo bi txapelketa lortu zituen. 1976an, Jaundeko Trumoira (Tonnerre Yaoundé) joan zen jokatzera eta abizena Milla bihurtu zuen hots afrikarra zuelako. Urte horretan bere lehen Afrikako Urrezko Baloia irabazi zuen. Bigarrena 1990an lortu zuen. Orduantxe hasi zen Kamenrungo selekzioarekin jokatzen.

1979an Frantziara abiatu zen futbolari-karrera jarraitzea. Lehenik Valenciennes FC taldean aritu zen[3] eta 1979an Monakorekin fitxatu zuen.1980an Kortsikara joan zen, SC Bastiara non 4 urte egingo dituen. 1984an kontinentera itzuli zen Saint-Etiennera eta, ondoren Montpellierrera (1896). Bertan erretiroa hartu zuen 1989an.

Dena dela, 1989an Reunion uharteko Saint-Pierroise taldeko eskaintza onartu zuen irlako Ohorezko Maila Erregionalean jokatzeko eta bertan Reuniongo Txapelketa irabazi zuen[4].

Egun, UNICEFen enbaxadorea da bere jaioterrian.

Kamerungo selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an debutatu zuen Kamerungo selekzioarekin eta 104 partida jokatu zituen guztira. Bi aldiz irabazi zuen Afrikako Nazioen Kopa: 1984an eta 1988an.

1982an Espainiako Munduko Txapelketan parte hartu zuen bere selekzioarekin eta 1984an Los Angelesko Joko Olinpikoetan.

1987an selekzioa uztea erabaki zuen. Alabaina, 1990an Italiako Munduko Txapelketan parte hartzeko konbentzitu zuen Paul Biyak, Kamerungo presidenteak. Ordurako erretiroa hartuta zegoen. Mundial horretan Milla izarretako bat izan zen. Bigarren zatiak baino ez zituen jokatu, baina 4 gol sartzeaz gain selekzioaren lidergoa hartu zuen. Kamerun final laurdenetara ailegatu zen, Afrikako selekzio batek inoiz lortutako sailkapenik onena. Milla txapelketako All-Star taldean sartu zuen FIFAk[5].

1994an, jada 42 urte zituelarik Estatu Batuetako Munduko Txapelketa jokatu zuen. Gol bat sartu zuen, munduko txapelketa batean golik egin duen jokalari zaharren bihurtuz[6].

  • Dualako Leopardoak. Kamerungo txapelketa 1972an eta 1973an
  • Dualako Trumoia. 1975ean Kopa Irabazleen Afrikako Kopa.
  • Montpellier. 2. Mailako Frantziakotxapelketa 1987an
  • Monako. Frantziako kopa 1980an
  • Bastia. Frantziako kopa 1981an
  • JS Saint-Pierroise. Reuningo txapelketa 1989an

Selekzioarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 102 partida eta 28 gol
  • Afrikako Nazioen kopa 1984ean eta 1988an
  • 3 Munduko Txapelketa. 1982an,1990ean eta 1994an. 5 gol guztira.
  • Afrikako Urrezko Baloia 1976an eta 1990an
  • Goleatzailerik onena 1986ko eta 1988ko Afrikako Nazioen Kopan
  • FIFA 100 zerrendako kide.
  • Kamerungo mendeko jokalaririk onena IFFHSren aburuz
  • Afrikako mendeko bigarren jokalaririk onena IFFHSren aburuz.
  • Afrikako mendeko jokalaririk onena L'Équipen arabera.
  • Afrikako Futbol Konfederazioak atzen 50 urteetako Afrikako jokalaririk onena izendatu zuen 2007an[7].
  • Ohorezko Legioa jaso zuen 2006an[8].
Denboraldia Taldea Partidak Golak
1968-69 Dualako Tximistak 25 20
1969-70 Dualako Tximistak 27 25
1970-71 Dualako Leopardoak 29 25
1971-72 Dualako Tximistak 30 20
1972-73 Dualako Tximistak 28 19
1973-74 Dualako Tximistak 30 25
1974-75 Jaundeko Trumoia 29 23
1975-76 Jaundeko Trumoia 28 26
1976-77 Jaundeko Trumoia 30 20
1977-78 Valenciennes FC 0 0
1978-79 Valenciennes FC 27 6
1979-80 AS Monako 16 2
1980-81 SC Bastia 30 9
1981-82 SC Bastia 23 8
1982-83 SC Bastia 29 13
1983-84 SC Bastia 31 5
1984-85 AS Saint-Étienne 31 22
1985-86 AS Saint-Étienne 28 9
1986-87 Montpellier HSC 33 18
1987-88 Montpellier HSC 33 12
1988-89 Montpellier HSC 29 7
1989-90 JS Saint-Pierroise 19 5
1990-91 Jaundeko Trumoia 29 22
1991-92 Jaundeko Trumoia 30 19
1992-93 Jaundeko Trumoia 27 23
1993-94 Jaundeko Trumoia 30 25
1993-94 Pelita Jaya 23 23
1994-95 Pelita Jaya 12 18

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hawkey, Ian.. (2009). Feet of the chameleon : the story of African football. Portico ISBN 978-1-906032-71-5. PMC 429604764. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  2. Schwob, Olivier.. (impr. 2006). Roger Milla : sur les traces d'un lion. Mango sport ISBN 2-84270-559-9. PMC 469468269. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  3. (Frantsesez) «Football: 1977-1979, le passage rocambolesque de Roger Milla à Valenciennes» LA VDN 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  4. (Ingelesez) FIFA.com. «Who We Are - News - Milla: Respect is essential - FIFA.com» www.fifa.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «FIFA World Cup All-Star Team - Football world Cup All Star Team» football.sporting99.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  6. Irigoien, Joan Mari. (1994-07-14). Sei. Euskaldunon Egunkaria, 24 or..
  7. (Ingelesez) Milla is Caf's best from 50 years. 2007-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  8. «Décret du 14 avril 2006 portant promotion et nomination - Légifrance» www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  9. «Roger Milla» footballdatabase.eu (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  10. (Ingelesez) Strack-Zimmermann, Benjamin. «Roger Milla» www.national-football-teams.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]