Roger De Vlaeminck
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Roger De Vlaeminck |
Ezizena | Monsieur Paris–Roubaix |
Jaiotza data | 1947ko abuztuaren 24a |
Jaiotza herria | Eeklo |
Jaiotza herrialdea | |
Altuera | 1,81 m |
Pisua | 74 kg |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | Erretiratua |
Modalitatea | Errepidea / ziklo-krosa |
Rola | Ordokilaria |
Trebetasuna | Klasikomanoa |
Profesional taldea(k) | |
1969–1971 1972 1973–1977 1978 1979 1980 1981–1982 1983 1984 |
Flandria Dreher Brooklyn Sanson GIS Boule d'Or-Colnago DAF Trucks Gios GIS |
Garaipen nagusiak | |
Txapelketak Belgikako Errepide Txapelketa (1969, 1981) Frantziako Tourra: Etapa bat |
Roger De Vlaeminck (Eeklo, Belgika, 1947ko abuztuaren 24a) belgikar txirrindularia izan zen, bai errepidean bai ziklo-krosean bikain moldatzen zena. Rik Van Looyk honela deskribatu zuen: "Bere belaunaldiko klasikoetako lasterkari talentudunena". De Vlaeminck izan zen Eddy Merckx handiari klasikoetan itzal egiteko gai zen bakarretakoa. Paris-Roubaix lasterketa lau aldiz irabazi zuenez gero, Monsieur Paris-Roubaix ezizena jarri zitzaion. 1975ean Munduko Ziklo-Kros Txapelketa irabazi zuen, baina, errepideko txirrindularitzan gehiago nabarmendu zen.
Ibilbide amateurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen kirol zaletasuna futbola izan zen eta 16 urterekin F.C. Eekloan debuta egin zuen. Futbolean karrera bat egin zezakeen, hala ere, bere anaia nagusia Erik De Vlaeminck txirrindulari profesional bezala izandako arrakasta ikusirik, Roger ere txirrindularitza probatzeko. 1965ean junior bezala lehiatu zen, garaipen bakar bat lortuz, baina 1966an 25 garaipen lortu zituen. Roger eta Eric, neguetan ziklo-krosean aritzen ziren eta 1968an, Luxenburgon, Erik profesionaletan munduko txapeldun bihurtu zen eta egun berean Roger amateurren txapelduna. Rogerrek, 1975ean titulu profesionala ere eskuratu zuen.
1968an, De Vlaeminckek gizonezkoen banakako errepide lasterketan parte hartu zuen Mexikon Udako Olinpiar Jokoetan eta 18.a amaitu zen.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De Vlaeminck 1969ko denboraldi hasieran profesional bihurtu zen Flandria-Declerck taldean eta bere lehen lasterketan (“Omloop Het Volk”) irabazi zuen. De Vlaemincken ibilbidea Eddy Merckxen parekoa izan zen, eta Merckxen aurka borrokatu zuen bere karrera osoan zehar. De Vlaeminckek 14 aldiz korritu zuen Paris-Roubaix, lau aldiz irabaziz (1972, 1974, 1975 eta 1977), beste lau aldiz bigarren amaitu zuen, hirugarren behin, bosgarren behin, seigarren behin, zapigarren bi aldiz, eta bakarrik 1980an ez zuen amaitu. Ziklo-kroserako zuen trebeziak lagundu zion Frantziako iparraldeko galtzadak zeharkatzen zituen lasterketetan. De Vlaeminckek denboraldi hasierako Italiako Tirreno-Adriatiko itzulia erabiltzen zuen udaberriko klasikoetarako entrenamendu gisa. 1972 eta 1977 artean menderatu zuen lasterketa hau, sei alditan eskuratuz eta 15 etapatan irabaziz. De Vlaeminck da bost Monumentuak irabazi dituen hiru txirrindularietako bat (Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Liege-Bastogne-Liege eta Lombardiako Giroa). Beste biak Rik van Looy eta Eddy Merckx belgikarrak dira. Irabazi ez zuen egun bakarreko lasterketa bakarra, Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa izan zen, bere emanaldirik onena 1975ean lortutako bigarren postua izanik, Hennie Kuiperren atzetik. Frantziako Tourrean hiru aldiz hartu zuen parte eta 1970koan 6. etapa irabazi zuen, Amiens eta Valenciennes artean. Italiako Giroan hiru alditan eskuratu zuen elastiko morea (puntukako sailkapena), baita 22 etapetan gainditu ere (horietako 7, 1975eko edizioan). 1984ko bere azken denboraldian, etapa garaipen bat lortu zuen Espainiako Vueltan. Bere ibilbide profesionalak 15 urte iraun zuen (1984an erretiratu zen) eta 257 garaipen izan zituen.
Karreraostea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De Vlaeminck, Kaprijkeko landetxe batean bizi dena, txirrindularitzan jarraitzen du. Ziklo-kroseko entrenatzaile lanetan ibili da. 2004ko apirilean bere entrenatzaile lana Belgikako John Saey-Deschacht taldean utzi zuen, familiarekin denbora gehiago pasatzeko. Hala ere, 2004ko azaroan Zimbabwe taldeko aholkulari bezala aritu zen, 2005eko Alemanian jokaturiko munduko txapelketarako prestatzeko.
De Vlaeminck oso ezaguna da txirrindularitzari buruzko iritzi irmoengatik, eta askotan kazetariek elkarrizketatzen dute. Bereziki, talde batean lider anitzak izatea kritikatzen du. Beraren ustez, horrek esan nahi du lasterkari onenek lasterketa garrantzitsuak banatzen dituztela. De Vlaeminck ere ezaguna da Tom Booneni buruzko bere iritzi zakarragatik, bere 4 Paris-Roubaixen errekorra berdintzeko duin ez zela esanez, gaurko txirrindularitza ez delako lehen bezain gogorra. Hortik sortu zen flandrierazko esamolde bat: "In den tijd van Roger De Vlaeminck..." ("Roger De Vlaemincken garaian...") non De Vlaemincki era guztietako gauza ezinezkoak egitea egozten dioten.
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968
- Ardenetako Gezia
- Belgikako Itzulia amateurrrentzako
1969
- Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Omloop Het Volk
- Halle-Ingooigem
- 2. Milan-San Remon
- 2. Gante-Wevelgem
- 2. Scheldeprijs Vlaanderenen
- 2. Jef Scherens Sari Nagusian
- 2.Scheldeprijs Vlaanderenean
- 3. Vilvoordeko Sari Nagusian
- 3. Züricheko txapelketan
- 3. Brusela-Meulebeke
- 3. Paris-Luxenburgon
- 5. Paris-Roubaixen
- 6. Flèche Wallonnen
1970
- Liege-Bastogne-Liege
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Kuurne-Brusela-Kuurne
- Houtlandeko Zirkuitua
- Druivenkoers Overijse
- Scheldeprijs Vlaanderen
- 2. E3 Harelbeken
- 2. Paris-Roubaixen
- 3. Brusela-Meulebeke
- 4. Dauphiné Libérén
- 5. Paris-Toursen
1971
- Fleche Wallone
- Dunkerqueko Lau Egunak
- 3. Andaluziako Itzulian eta 2 etapa
- 4. Suitzako Itzulian eta etapa 1
- Kuurne-Brusela-Kuurne
- E3 Harelbeke
- 2. Gante-Wevelgemen
- 3. Flèche Brabançonnen
- 7. Paris-Roubaixen
- 8. Lombardiako Giroan
1972
- Paris-Roubaix
- Tirreno-Adriatiko, eta 2 etapa
- Milan-Turin
- 7. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena eta 4 etapa
- Placci Kopa
- Camaioreko Sari Nagusia
- Druivenkoers Overijse
- 3. Pino Cerami Sari Nagusian
- 4. Paris-Toursen
1973
- Milan-San Remo
- Tirreno-Adriatiko, eta etapa bat
- Italiako Giroko 3 etapa
- Toscanako Giroa
- Matteotti Saria
- Boucles de l'Aulne
- Monaco Saria
- 2. Laigueglia Sarian
- 2. Het Volken
- 2. Bernocchi Kopan
- 2. Sabatini Kopan
- 2. Paris-Toursen
- 2. Lombardiako Giroan
- 3. Milan-Turinen
- 7. Paris-Roubaixen
1974
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapelketak
- Paris-Roubaix
- Lombardiako Giroa
- Tirreno-Adriatiko, eta etapa 1
- Milan-Turin
- Italiako Giroko Puntukako sailkapena eta etapa 1
- Placci Kopa
- Siziliako Giroa
- Venetoko Giroa
- Druivenkoers Overijse
- 2. Ziklo-kroseko Munduko Txapelketan
- 2. Super Prestige Pernodean
- 2. Reggio Calabriako Giroan
- 2. Flèche Wallonnen
- 2. Montelupo Sari Nagusian
- 2. Paris-Bruselan
- 2. Emiliako Giroan
- 2. Super Prestige Pernodean
- 3. Boucles de l'Aulnen
- 3. Milan-San Remon
- 3. Valoniako Sari Nagusian
- 3. Gante-Wevelgemen
- 3. Agostoni Kopan
- 3. Luganoko Sari Nagusian
- 3. Baracchi Sarian (Eddy Merckxekin)
- 7. Paris-Toursen
1975
- Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapelketak
- Paris-Roubaix
- Agostoni Kopa
- Züricheko txapelketa
- Suitzako Itzulia, eta 6 etapa
- Tirreno-Adriatiko, eta 3 etapa
- 4. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena eta 7 etapa
- Lazioko Giroa
- Pantalica Saria
- Critérium des As
- Montelupo Sari Nagusia
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan
- 2. Super Prestige Pernodean
- 3. Laigueglia Sarian
- 3. Toscanako Giroan
- 3. Druivenkoers Overijsen
- 3. Milan-Turinen
- 3. Paris-Toursen
- 4. Lombardiako Giroan
- 8. Lieja-Bastogne-Liejan
1976
- Lombardiako Giroa
- Agostoni Kopa
- Tirreno-Adriatiko, eta 3 etapa
- 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- Kataluniako Voltako 3 etapa
- Italiako Giroako 4 etapa
- Emiliako Giroa
- Lazioko Giroa
- Sardiniako Giroa
- Sassari-Cagliari
- Montelupo Sari Nagusia
- 2. Pantalica Sarian
- 2. Züricheko txapelketan
- 2. Romandiako Tourrean
- 2. Scheldeprijs Vlaanderenen
- 2. Tre Valli Varesinen
- 3. Paris-Roubaixen
- 3. Rund um den Henninger-Turmen
- 4. Flandriako Tourrean
- 5. Kataluniako Voltan
- 7. Milan-San Remon
1977
- Flandriako Tourra
- Paris-Roubaix
- Tirreno-Adriatiko, eta 2 etapa
- Piamonteko Giroa
- 2. Milan-San Remon
- 2. Toscanako Giroan
- 2. Venetoko Giroan
- 2. Super Prestige Pernod
- 4. Lieja-Bastogne-Liejan
- 4. Paris-Bruselan
- 4. Paris-Toursen
- 6. Amstel Gold Racen
- 10. Flèche Wallonnen
1978
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapelketak
- Milan-San Remo
- Friuliko Giroa
- Druivenkoers Overijse
- Sassari-Cagliari
- 2. Paris-Roubaixen
- 2. Boucles de l'Aulnen
- 3. Lazioko Giroan
- 9. Rund um den Henninger-Turmen
- 10. Flandriako Tourrean
- 10. Munduko errepideko txapelketan
1979
- Milan-San Remo
- 6. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
- Apuliako Giroa eta 4 etapa
- Italiako Giroko 3 etapa
- Omloop Het Volk
- Milan-Vignola
- 2. Gante-Wevelgemen
- 2. Paris-Roubaixen
- 2. Friuliko Giroan
- 3. Trentinoko Giroan
- 3. Tre Valli Varesinen
- 4. Rund um den Henninger-Turmen
- 4. Züricheko txapelketan
- 10. Munduko errepideko txapelketan
1980
- Laigueglia Saria
- Tirreno-Adriatikoko 2 etapa
- Sardiniako Giroko 4 etapa
- Dunquerkeko Lau Egunetako etapa 1
- Alemaniako Itzuliko 2 etapa
- 4. Flandriako Tourrean
- 5. Milan-San Remon
- 7. Munduko errepideko txapelketan
1981
- Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 2 etapa Paris-Nizan
- 2 etapa Suitzako Itzulian
- Flèche Brabançonne
- Paris-Brusela
- 2. Milan-San Remon
- 2. Amstel Gold Racen
- 2. Gante-Wevelgemen
- 2. Paris-Roubaixen
- 2. Super Prestige Pernod
- 3. Laigueglia Sarian
- 6. Flandriako Tourrean
1982
- 2. E3 Harelbeken
- 6. Paris-Roubaixen
- 7. Lieja-Bastogne-Liejan
1984
- Etapa bat Espainiako Vueltan
- Etapa bat Settimana Coppi e Bartalin
- Campaniako Giroa
- 3. Milan-Turinen
- 3. Reggio Calabriako Giroan
Klasikoak, Txapelketak eta Olimpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Volk | — | 1. | 8. | 33. | — | 2. | 26. | 4. | 19. | 8. | — | 1. | 4. | 6. | 38. | — | — | |
Kuurne-Brusela-Kuurne | — | — | 1. | 1. | — | — | — | — | 28. | — | — | — | — | 5. | — | — | — | |
Milan-San Remo | — | 2. | — | — | 12. | 1. | 3. | 31. | 8. | 2. | 1. | 1. | 5. | 2. | 13. | — | — | |
E3 Harelbeke | — | — | 2. | 1. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 2. | — | — | |
Gante-Wevelgem | — | 2. | 12. | 2. | 16. | — | 3. | — | 6. | — | 6. | 2. | 39. | 2. | 22. | — | — | |
Flandriako Tourra | — | — | 13. | 17. | — | — | 30. | 11. | 4. | 1. | 10. | 12. | 4. | 6. | 25. | — | — | |
Scheldeprijs | — | 2. | 1. | — | — | — | — | 4. | 2. | 23. | — | — | 6. | — | — | — | — | |
Paris-Roubaix | — | 5. | 2. | 7. | 1. | 7. | 1. | 1. | 3. | 1. | 2. | 2. | — | 2. | 6. | — | — | |
Flèche Brabançonne | — | 22. | — | 3. | — | 8. | — | — | — | — | 8. | — | — | 1. | — | — | — | |
Amstel Gold Race | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 6. | — | — | — | 2. | — | — | — | |
Flèche Wallonne | — | 6. | 15. | 1. | — | — | 2. | 9. | — | 7. | — | — | — | — | — | — | — | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | 22. | 1. | — | — | — | 11. | 8. | — | 4. | — | — | — | — | 7. | — | — | |
Züricheko txapelketa | — | 3. | — | — | — | — | — | 1. | 2. | — | 8. | 4. | — | — | — | — | — | |
Paris-Tours | — | 30. | 5. | 21. | 4. | 2. | 7. | 3. | 16. | 4. | — | — | — | 50. | — | — | — | |
Lombardiako Giroa | — | — | — | 8. | — | 2. | 1. | 4. | 1. | 15. | — | 15. | — | — | — | — | — | |
Olinpiar Jokoak (errepide) | 18. | X | — | X | — | X | — | X | — | |||||||||
Munduko errepideko txapelketa | — | 14. | 11. | 46. | 12. | 31. | UT | 2. | — | UT | 10. | 10. | 7. | UT | — | — | — | |
Belgikako errepideko txapelketa | — | 1. | — | 8. | 11. | 4. | 8. | 4. | — | — | 17. | — | — | 1. | — | — | — |
Itzuli Handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | 7. | 11. | 11. | 4. | UT | UT | UT | UT | — | — | — | — | UT | |
Frantziako Tourra | — | UT | UT | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | UT |
Beste Itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulia | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 15. | — | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | — | 1 | 1. | 1. | 1. | 1. | 1. | — | 6. | 16. | — | — | — | — | |
Kataluniako Volta | — | — | — | — | — | — | — | — | 5. | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Romandiako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | 2. | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Dauphine Libere | — | — | 4. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Suitzako Itzulia | — | — | — | 4. | — | — | — | 1. | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roger De Vlaeminck - ProCyclingStats
- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Roger De Vlaeminck - Cyclingarchives
- (Frantsesez) Roger De Vlaeminck - Memoireducyclisme