Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Robert B. Parker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert B. Parker

Bizitza
JaiotzaSpringfield1932ko irailaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge2010eko urtarrilaren 18a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaBostongo Unibertsitatea
Colby College
Boston University College of Arts and Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Northeastern University (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakDashiell Hammet
Genero artistikoadetektibe-fizkioa

robertbparker.net
IMDB: nm0662582 TV.com: people/robert-b-parker
Discogs: 1644405 Find a Grave: 46878609 Edit the value on Wikidata

Robert Brown Parker (Springfield, Massachusetts, 1932ko irailaren 17a - Cambridge, Massachusetts, 2010eko urtarrilaren 18a) estatubatuar idazle eta eleberrigile bat izan zen. Nagusiki nobela beltzak idatzi zituen.

Mundu mailan nagusiki Spencer ikertzaile pribatuaren sortzailea izateagatik ospetsua izan zen, 1980ko hamarkadan pertsonaia horretan oinarrituta eta Robert Urich aktoreak antzeztuta Spenser: For Hire filma ospetsua filmatu zelarik. Spencer ikertzailearen pertsonaia Sam Spade, Philip Marlowe edota Mike Hammer bezalako fikziozko detektibe ospetsuen ondorengo zuzena da.

Gaztetan Colby Collage ikastetxean beka bat lortu zuen, Koreako Gerran ere parte hartu zuelarik, ondoren Bostongo unibertsitatean ingeles literaturako masterra burutu zuelarik.

1956an Joan Hall-ekin ezkondu eta bi semeen guraso izan ziren. 1962an iragarkigile gisa lan egin zuen, ondoren Bostongo Unibertsitatean lan egitera iragateko, 1972an Godwulf eskuizkribua eleberria idazten hasi zelarik, Spenser ikertzailearen serieko lehenbiziko eleberria izanen zena. Beste hainbat detektibe sagen sortzailea ere bada, tartean Jesse Stone protagonista duena, hau 1997an Gau paisaia eleberriaz hasi eta CBS hari buruzko zenbait telesaila filmatu zituen. ha realizado varios telefilmes y Sunny Randall, personaje creado en colaboración de Helen Hunt para una película que iba a interpretar esta y que finalmente no se llevó acabo, no obstante Parker continuó la saga de este personaje.

Saga horietatik at fikziozko beste hainbat eleberri ere argitaratu izan ditu, tartean Raymond Chandler eleberrigile ospetsuak amaitu gabe laga zuen Poodle Springs eleberriaren amaiera eta eleberrigile berberaren Betiko loa eleberri ezagunaren jarraipena ere.

2008an Ed Harris aktore, ekoizle eta zinema zuzendariak idazle honen izen berdineko eleberrian oinarrituta Mendebalde Urrunan girotutako Appaloosa filma burutu zuen, bertan Ed Harriz aktoreaz gain, Viggo Mortensen, Renée Zellweger, Jeremy Irons, Lance Henriksen eta Ariadna Gil aktoreek ere antzeztu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]