Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Roy J. Plunkett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roy J. Plunkett
Bizitza
JaiotzaNew Carlisle1910eko ekainaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCorpus Christi1994ko maiatzaren 12a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaOhio Estatuko Unibertsitatea
Manchester University (en) Itzuli
Bethel High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, asmatzailea eta ingeniaria
Jasotako sariak

Roy J. Plunkett (1910eko ekainaren 26 - 1994ko maiatzaren 12) estatubatuar kimikaria izan zen. Politetrafluoroetilenoa (PTFE), hau da, teflona, 1938an asmatu zuen.

Roy Plunkett 1910eko ekainaren 26an jaio zen Orange konderrian (Kalifornia). Geroago, New Carlislera (Ohio) joan zen bizitzera, eta, ondoren, Pleasant Hill-era (Ohio), non bigarren hezkuntzako Newton Eskolan ibili zen. Manchester Collegen (Indiana), BA Kimika (1932) eta Ohio Estatuko Unibertsitatean, Ph. D. Kimika (1936) ikasi zuen. 1936an, EI du Pont de Nemours and Companyk kontratatu zuen kimikari ikertzaile gisa, Deepwaterreko (New Jersey) Jackson laborategian.

1938ko apirilaren 6an, Plunkettek edukiontzi izoztu eta presurizatu bat ikuskatu zuen, CFC hozgarriaren fabrikazioan erabilitako 45 kilogramo tetrafluoroetileno zituena. Klorofluorokarbonoari azido klorhidrikodun tetrafluoroetileno-kantitate bat gehitzeko ontzia ireki zuenean, ezer ez zen edukiontzitik atera. Manometroek ez zuten gainpresiorik adierazten. Beraz, edukia ihes egina behar zuen. Hala ere, egindako pisatze batek aurreko eguneko pisu bera erakutsi zuen. Edukiontzia hurbilagotik aztertzean, aurretik edukiontzian ez zegoen hauts zurzuri bat aurkitu zuen. Ontziaren tetrafluoroetilenoa politetrafluoroetilenoan (teflona) polimerizatua zen propietate harrigarriak zituen hauts zurzurian: korrosioarekiko erresistentzia, gainazalarekiko atxikidura txikia eta beroarekiko erresistentzia handia zuena. 1941eko otsailaren 4an, asmatzaileak 2.230.654 zenbakidun estatubatuar patentea jaso zuen.

Gainera, Plunkettek, kimikari buru gisa, parte hartu zuen berunezko tetraetiloren fabrikazioan, gasolinaren gehigarri bat (1939tik 1952ra, DuPont Lan Ganberak). Gero, DuPonten freon-ekoizpena zuzendu zuen 1975ean erretiroa hartu zuen arte. 1973an, Plastikoen Famaren Aretoan eta, 1985ean, Asmatzaileen Famaren Aretoan sartu zen. Plunkett 1994ko maiatzaren 12an hil zen, 83 urte zituela.

Roy Plunketten omenez, DuPontek eta Chemoursek, 1988az geroztik, Plunkett Sariak aurkeztu dituzte.

Tefloiaren aurkikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tefloiaren aurkikuntzaren deskribapena, Plunketten hitzekin[1]:

« 1938ko apirilaren 6ko goizean, Jack Rebok-ek, nire laguntzaileak, bezperan erabili genituen TFE zilindroetako bat hautatu, eta makina doitu zuen. Balbula ireki zuenean, TFE gasa bonbonetik bere presiopean isurtzeko, ez zen ezer gertatu... Dilema batean geunden. Egoera zela eta, ez zitzaidan okurritu zer beste egin nezakeen, beraz, balbula zilindrotik askatu genuen. Une horretan nahiko argi zegoen barruan ez zegoela gasik. Kontu handiz, zilindroa hankaz gora jarri, eta hauts zurixka bat erori zen laborategiko bankura. Zilindroaren barruko hariarekin, pixka bat arrastatu genuen... hauts pixka bat gehiago lortzeko. Horrela atera nuen kopuruak, ez zuen koadratzen, beraz, banekien barruan gehiago egon behar zuela. Azkenik... zilindroa moztea erabaki genuen. Egin genuenean, hauts gehiago aurkitu genuen zilindroaren behealdean eta azpialdean.. »

Bestalde, Plunkettek, erabiltzen ziren TFEzko zilindroek, gutxi gorabehera, kg batekoak zirela (2,2 libra) ere adierazi zuen, eta zilindro txiki samarrak izango zirela, demo-tamainakoak, ez zilindro handiak.

Edukiontziaren tetrafluoroetilenoa politetrafluoroetilenoan polimerizatu zen. Politetrafluoroetilenoak propietate harrigarriak zituen, hala nola korrosioarekiko erresistentzia, azaleko marruskadura txikia eta beroarekiko erresistentzia handia. Plunkettek, txiripazko aurkikuntza horren historia, Ameriko Kimika Elkartean topaketa nazionaleko udaberriko bileran azaldu zuen, Kimikaren Historia atalean, 1986ko apirilean, New Yorken, eta bileraren aktetan argitaratu zen (Sinposioaren aktak).

Gasolinarako gehigarria zen berun-tetraetiloren ekoizpenean parte hartu zuen kimikari nagusia izan zen DuPont-eko Lan Ganberetan, 1939tik 1952ra. Ondoren, freon-ekoizpena zuzendu zuen DuPonten, 1975ean erretiratu arte.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plunkett, RJ The History of Polytetrafluoroethylene: Discovery and Development, pages 261-266 in "High Performance Polymers: Their Origin and Development. Proceedings of the Symposium on the History of High Performance Polymers at the American Chemical Society Meeting held in New York, April 15–18, 1986." Seymour RB and Kirshenbaum GS, Editores, Elsevier, New York, 1986. ISBN 0-444-01139-0
  2. Center for Oral History. «Roy J. Plunkett» Science History Institute.
  • George B. Kauffman.' "Plunkett, Roy Joseph" American National Biography-n (1999) [www.anb.org/viewbydoi/10.1093/anb/9780198606697.article.1302553 online]
  • Raymond B. Seymour and Charles H. Fisher. Roy J. Plunkett, Profiles of Eminent American Chemists-n, arg. Sylvia Tascher (1988), or. 381–84.
  • Esteka mugatua[1]