Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Qi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Qì-a, edo txia (txinera tradizionalaz: 氣; txinera sinplifikatuaz: 气; Hanyu pinyin: qì; literalki, 'airea/arnasa', hau da, "bizi-energia") Txinako filosofian, Taoismoan eta Txinako medikuntzan, izaki bizidun bakoitzaren kualitate ukiezina da. Qì landu eta orekatzeko praktikari qigong deitzen zaio. Qi-ren fededunek bizi-indar gisa deskribatzen dute, eta horren fluxua oztoporik gabe egon behar da osasuna mantentzeko. Qi kontzeptu sasizientifikoa da, egiaztatu gabekoa, eta ez dago zerikusirik zientzian erabiltzen den energia kontzeptuarekin (bizi-energia abandonatutako nozio zientifiko bat da).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]