Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Prayagraj

Koordenatuak: 25°27′N 81°51′E / 25.45°N 81.85°E / 25.45; 81.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Prayagraj
प्रयागराज
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
EstatuaUttar Pradesh
Izen ofizialaप्रयागराज
Prayagraj
Jatorrizko izenaप्रयागराज
Posta kodea211001
Geografia
Koordenatuak25°27′N 81°51′E / 25.45°N 81.85°E / 25.45; 81.85
Map
Azalera5.424 km²
Altuera98
Demografia
Biztanleria5.954.391
Dentsitatea72.615 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0532
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakZacatecas
https://prayagraj.nic.in/

Prayagraj —2018 arte ofiziala izan zen Allahabad izenaz[1] ere ezaguna— Indiako iparraldeko hiri bat da, Uttar Pradesh estatuko hegoaldean dagoena, Ganges eta Iamuna ibaiek bat egiten duten lekuan. Ia sei milioi biztanle ditu. Trenbideak hiria zeharkatzen du.

Gaur egungo hiria antzinako Praiag hiri sakratuaren kokalekuan eraikita dago: hamabi urtetik behin Kumbhamela jaialdi hindua egiten dute Allahabad hirian.

Allahabad Mogol Inperioko Akbar enperadoreak sortu zuen 1583. urtean: al-Ilhahabad izena ipini zion.

XX. mendearen hasieran, Britainiar Inperiokoa zenean, hirian zegoen Allahabad Unibertsitatea oso ospetsua zen, "Ekialdeko Oxford" esaten zioten.

Prayagrajen klima subtropikal hezea daukate, India iparraldeko lautadetako beste hirien antzera. Urteko batezbesteko tenperatura 26,1 °C-koa da. Hiru urtaro dituzte: uda lehor eta beroak, negu hotz lehorrak, eta montzoi hezeak.

    Datu klimatikoak (Prayagraj)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28.8 35.5 42.3 44.9 47.1 48.6 44.3 42.5 38.3 38.2 35.0 31.1 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.6 27.2 33.6 39.4 42.3 40.1 34.1 32.7 33.2 33.1 29.7 24.8 32.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.7 11.2 16.5 22.5 26.7 28.5 26.4 25.7 24.7 20.5 13.8 9.3 19.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.8 1.0 7.1 14.4 18.8 20.8 18.6 22.1 19.4 12.7 5.9 2.2 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 19.2 15.6 9.2 5.7 9.9 85.4 300.1 307.6 189.8 40.1 11.7 3.4 1017.7
Euri egunak (≥ 1 mm) 2.0 2.6 1.0 1.2 2.0 5.7 16.3 13.2 10.7 2.1 0.6 1.1 58.5
Eguzki orduak 224.9 244.2 263.2 274.1 292.3 206.4 143.3 180.6 184.3 259.7 256.7 244.0 2773.7
Hezetasuna (%) 69 57 39 29 33 50 77 81 78 67 61 68 59.1
Iturria (1): Indian Meteorological Department,[2] NOAA (1971–1990)[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «UP Government Issues Notification Renaming Allahabad To Prayagraj» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  2. Weather Report & Forecast. India Meteorological Department (Noiz kontsultatua: 24 September 2012).
  3. Allahabad Climate Normals 1971–1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: 22 December 2012).
  4. Climatological Information for Allahabad. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 25 September 2012).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.