Pilar Pérez-Fuentes Hernández
Itxura
Pilar Pérez-Fuentes Hernández | |||
---|---|---|---|
2009ko maiatzaren 14a - 2012ko abuztuaren 28a ← M.ª Isabel Celaá Diéguez Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1948 (75/76 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, historialaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta liburuzaina | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Universidad Veracruzana (en) Georgetowngo Unibertsitatea Habanako Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | PSE-EE |
Pilar Pérez-Fuentes Hernández (Bilbo, 1948[1] - ) historialaria eta unibertsitateko irakaslea da. Eusko Legebiltzarrean ordezkaria izan zen, IX. legealdian, PSE-EE alderdiarekin.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean Aro Berriko eta Aro Garaikideko Historia ikasi zuen eta, ondoren Zientzia Politikoetako eta Soziologiako doktoretza egin zuen EHUn, 1991an. Liburuzain eta institutuko irakasle aritu ostean, 1987tik aurrera EHUko Historia Garaikideko departamentuan irakasle da. Irakasle izan da ere, Graduondoko ikastaroak emanez, Georgetown University, Universidad Veracruzana eta Universidad de La Habana unibertsitateetan[2].
Ekonomiaren interpretazio eta kritika feminista egin du, eta Euskal Herriaren industrializazioari buruz idatzi du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mercier, Valentine. (2016-12-01). «Pilar Pérez-Fuentes Hernández (ed.), Entre do» Clio (44) doi: . ISSN 1252-7017. (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ Pilar Pérez Fuentes | Experiencia Moderna. (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).