Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Piero Camporesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piero Camporesi

Bizitza
JaiotzaForlì1926ko otsailaren 15a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1926ko otsailaren 15a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1997ko abuztuaren 24a)
HeriotzaBolonia1997ko abuztuaren 24a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, historialaria, antropologoa, literaturan aditua, unibertsitateko irakaslea eta letrazalea
Lantokia(k)Bolonia
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea

Piero Camporesi (Forli, 1926ko otsailaren 15a - Bolonia, 1997ko abuztuaren 24a) italiar idazlea izan zen.

1969-1996 urteetan italierako eta italiar literaturako irakasle izan zen Boloniako Unibertsitatean. 1960ko hamarraldian Ludovico di Bremeren literatura-kritikako lanak (Il Romitorio di sant´Ida, 1961; Lettere, 1966) eta Vittorio Alfieri poeta eta dramaturgoarenak aztertu zituen. Literatura-kritikaren eta filologiaren alorrez gainera, historia eta antropologia landu zituen, eta hala aztertu zuen Pellegrino Artusiren La Scienza in cucina e l´arte di mangiar bene sukaldaritzari buruzkoa (1970). Elikagaien inguruko ikerketek pobretasun eta iraupenaren inguruko gaiak aztertzera eraman zuten, eta orobat janaren eta edanaren inguruko errituak eta adierazpenak. Pobretasunaren bidez, arloteenganako interesa sortu zitzaion. Camporesik, bestalde, Erdi Aroko elitearen kulturaren eta herriaren kulturaren arteko harremanak aztertu zituen. Hala, lehenaldia ulertzeko modu berri bat sortu zuen, eta horri esker gizartearen bizitzaren zirriborroa egin ahal izan zuen, eta ikertzen zituen erretratuak fintasun handiz azaldu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]