Pello Zabala
Pello Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1943ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Arantzazuko santutegia, 2022ko otsailaren 2a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID iraunkorra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | meteorologoa, irrati-esataria eta musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Pello Zabala Bengoetxea (Amezketa, Gipuzkoa, 1943ko ekainaren 2a - Arantzazuko santutegia, Oñati, 2022ko otsailaren 2a[1]) fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa izan zen. Gaztetatik Arantzazuko santutegian bizi izan zen, Oñatin, eta handik jardun zuen bai frantziskotar lanetan, bai bestelakoetan. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kidea ere izan zen, 2003tik 2008ra.[2][3] Arantzazuko apaiztegiko irakasle izan zen 1990era arte.[4]
Fraide frantziskotarra Arantzazun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Jose Antonio Zabala eta Dolores Bengoetxea ziren. Pello haien seme zaharrena zen. Amak, Dolores (Amezketa, 1919ko azaroaren 19), Mizpirazagasti baserrikoa, birraitona zuen Pernando Amezketarra, beraz, bertsolaria Pello Zabalaren herenaitona zen.[5]. 1958an egin zen fraide. Filosofia ikasi zuen, Erriberrin (Nafarroa Garaia), eta, ondoren, Teologia Arantzazun. Aita saxofonista eta tenore zuen, eta bera santutegiko organista izan zen 1978ra arte. Mezetarako zenbait pieza konposatu zituen. Musika txikitatik ikasi zuen, Amezketako parrokian.[3]
Irratiko aurkezlea musikaz eta meteorologiaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat urtez ibili zen Euskadi Irratian, hasieran musika programa bat egiten, eta ondoren eguraldiaren iragarpenak ematen, bide tradizionalak eta tenporak ere kontuan hartuta.
Kate berean Klasikoak gaur irratsaioa aurkezten ibili zen: 5.000 saiotik gora egin zituen, musika klasikoa eskaintzen. Musikazale handia zen, eta, 2000. urtean azaldu zuenez, 3.000 CD zituen. Euskadi Irratian musika klasikoari buruzko saio bat egiteko deitu ziotenean sortu zen Klasikoak gaur saioa.
« | Zuretzat eguraldia zen musker bat eguzkitan, edo behorren arrenak behe lainotan, edo saiek ze noranzko hartzen zuten haizetan, edo inurriak zulora ote doazen ekaitzaren usainetik ihesi, edo orbelak soinu desberdina ateratzen duela hezetasuna gordetzen duenean, edo ilargiak lurrari bakean uzteko esaten digula egun batzuetan. Inguratzen zintuena irakurtzeko gaitasuna izan duzu. | » |
Idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen, besteak beste, Arantzazu, Ardatz, Egan, Habe, Jakin,[7] Zeruko Argia, Gara[8] eta Berrian.
Gutxienez liburu hauetan hartu du parte:
- Natura labur mintzo (Alberdania, 2019)
- Joan XXIII.aren Kontzilioa Frantziskoren garairako: Pello Zabala "blogariaren" hegaldiak ARANTZAZU arg 2013
- Harkaitzaren magalean (Alberdania, 2009)
- Mendiko behatokia (Alberdania, 2009)
- Zeruan zer berri. Arantzazuko talaiatik eguraldiari begira (Alberdania, 2006)
- Naturaren mintzoa (egunez egun, sasoien gurpilean) (Alberdania, 2000)[9]
- Meteorologia hiztegia. Egileak: Jabier Agirre Lasarte, Martxel Aizpurua Agirre, Iñaki Antiguedad Auzmendi, Maider Etxaide Rekalde, Miel Loinaz Beristain, Xabier Onaindia, Mikel Ubillos Salaberria, Felix Ugarte Elorza (1945-1991), Pello Zabala Bengoetxea (UZEI, 1988)
- Arte hiztegia. Egileak: Paulo Agirrebaltzategi, Xabier Aramendi, Jose Antonio Arana, Mari Jose Aranburu Exposito, Jose Mari Aranburu, Eugenio Arozena Egimendia, Joxe Azurmendi, Nestor Basterretxea, Endika De Miguel de Anjou, Xabier Egaña, Antton Ezeiza, Mikel Garay, Jesus Gil, Martin Ibarbia, Santiago Iruretagoiena, Edorta Kortadi, Josu Landa Ijurko, Luis Larrañaga, Jesus Maria Lasagabaster Madinabeitia, Juan Mari Lekuona, Anjel Lertxundi, Joxe Lizarralde, Xabier Martiarena, Koldo Merino, Joxean Muñoz, Lourdes Otaegi, Josu Pikabea Torrano, Jose Mari Unsain, Juan Antonio Urbeltz, Patri Urkizu, Jon Urrujulegi, Pello Zabala Bengoetxea, Pedro Barea Monge (UZEI, 1982)
- Mi tatarabuelo Pernando Amezketarra: sucedidos y ocurrencias (Enciclopedia Guipuzcoana, Publicaciones Vardulia, 1964).
Blogaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Berria" egunkariaren blog komunitatean aritu zen 2006ko urritik, "Mendiko behatokitik" izenekoan idatziz.[10]
Pello Zabala gunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil ondoren, jaioterrian bere izenean gune bat sortu zuten, natura, kultura eta ondorea uztartzen dituena.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pello Zabala hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
- ↑ «Profila: Pello Zabala, fraide mediatikoena eta maitatuena» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
- ↑ a b c Ordoñez Garmendia, Jon; P. Ansa, Mikel; Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2022-02-03). «Arantzazutik euskaldunen belarrietara» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
- ↑ Pello Zabala hil da. Ataria - Amezketra.
- ↑ (Gaztelaniaz) Zabala, Pello. Mi tatarabuelo Pernando Amezketarra: sucedidos y ocurrencias. L.G. Donostia, 762-1964. orr.7
- ↑ Enbeita, Onintza. (2022-02-06). «Agur, Pello» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
- ↑ «Pello Mari Zabala Bengoetxea - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
- ↑ Gara. (2022-02-03). «Pello Zabala idazle, eguraldian aditu eta fraide frantziskotarra zendu da, 78 urterekin» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
- ↑ a b Zabala, Juan Luis. (2000-12-01). «Nik idatzikoa irakurtzen duenak entzun ere egin dezan nahi iaten dut» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ Berria. «Pello Zabala blogari BERRIA.INFOn» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
- ↑ Pello Zabala gunea Amezketako udal webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Mendiko behatokitik" Mendiko behatokitik (Archive-n artxibatua)
- Elkarrizketa, Argia.
- Bisitaria saioan (ETB-1).
- «Pello Zabala Bengoetxea», Inguma datu-basean. 7 liburu eta 22 hitzaldi, besteak beste.
- «Pello Zabalari azken agurra Arantzazun» (bideoa), Youtube, 2022-02-03.