Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Palomaresko istripu nuklearra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palomaresko istripu nuklearra
Irudia
Map
Motahegazkin-istripu
mid-air collision (en) Itzuli
Broken Arrow (en) Itzuli
Erradiazio-kutsadura
Honen parte daSpain–United States relations (en) Itzuli
Data1966ko urtarrilaren 17a
KokalekuMediterraneoa
HerrialdeaEspainia
AbiapuntuGoldsboro
HelmugaGoldsboro
KudeatzaileaStrategic Air Command (en) Itzuli
Kausahegazkin-istripu
Pertsona hilak7
Bizirik irten direnen kopurua4

Palomaresko istripu nuklearra edo Palomaresko gertakaria 1966ko urtarrilaren 17an gertatu zen, noiz Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadaren B-52G bonbardaketari batek eta KC-135 hegazkin-zisterna batek Mediterraneo gainean elkarrekin talka egin zutenean. Bere erregaia eztanda eginez, KC-135a guztiz suntsiturik izan zen eta eskifaiaren lau kideak hil ziren. B-52Ga bitan zatitu eta zazpi laguneko eskifaiako lau lagun hil ziren.[1]

B-52Gak zituen Mk28 moduko lau hidrogenozko bonbetatik[2] hiru lurrean agertu ziren Palomaresen, Cuevas del Almanzora udalerriko arrantza-herrixka batean. Bonba bietako lehergai ez-nuklearrak inpaktuaren ondorioz eztanda egin eta bi kilometro karratuko eremua plutonioz kutsatu zuen. Laugarrena Mediterraneon erori eta bi hilabete erdiko bilaketa egin eta gero, estatubatuar armadak osorik berreskuratu zuen.[3]

Garai horretan Manuel Fraga Espainiako Informazio eta Turismo ministroa zen. Ministroa, urak ez zeudela kutsatuta erakusteko asmotan, Angier Biddle Duke AEBetako enbaxadorearekin batera Palomaresen bainatu zelako itxura egin zuen.[4] Egiaz, Almeriako beste hondartza batean bainatu zen, Palomaresek erradiazio maila arriskutsua baitzuen; eta halaxe da gaur egun ere, istripuaz geroztik Palomaresko hondartza hondakin erradioaktiboen legez kanpoko biltegia baita, kutsatutako 50.000 metro kubo lurrekin.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hayes, Ron. (2007-1-17). «H-bomb incident crippled pilot's career» Palm Beach Post.
  2. Maydew, Randall C.. (1997). America's Lost H-Bomb: Palomares, Spain, 1966. Sunflower University Press ISBN 978-0-89745-214-4..
  3. Long, Tony. (2008-1-17). «Jan. 17, 1966: H-Bombs Rain Down on a Spanish Fishing Village» WIRED.
  4. EiTB. (2012-1-16). Manuel Fraga zendu da. .
  5. (Gaztelaniaz) Sánchez-Ocaña, María José Pintor. (2018-10-28). «Fraga no se bañó en Palomares y la playa de Almería sigue radiactiva - Diario16» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.