Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pavlina Pajk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pavlina Pajk

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPavlina Marija Doljak
JaiotzaPavia1854ko apirilaren 9a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaLjubljana1901eko ekainaren 1a (47 urte)
Familia
AitaJosip Doljak
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Izengoitia(k)Rodoljubkinja

Pavlina Pajk, jaiotzez Pavlina Marija Doljak, (Pavia, 1854ko apirilaren 9aLjubljana, 1901eko ekainaren 1a) esloveniar idazlea izan zen[1], Rodoljubkinja izengoitiaz ere ezaguna[2].

Pavlina Pajk 1890ean

Pavlina Doljak Pavian jaio zen, orduan Austriako Inperioan, esloveniar jatorriko familia batean. Bost urte inguru zituela, eskualdea Italiaren kontrolpean geratu zen. Lehen mailako ikasketak Italian egin zituen, baina 16 urte zituela, gurasoak hil zitzaizkion, eta Solkanera (Eslovenia) joan zen osabarekin bizitzera. 1873an lehen poesia bilduma kaleratu zuen, Prva Ljibezen izenburua zuena. 22 urterekin Janko Pajk esloveniar irakasle eta argitaratzaileaz maitemindu zen. Elkartu baino lehen, ezkonduko zirela erabaki zuten gutunen bidez. Ezkondu ondoren, Mariborrera joan ziren lehenik, eta gero Austriara, non hurrengo 20 urte eman zituzten. Austrian bizi zen bitartean, esloveniar egunkarietarako idatzi zuen Pajkek. Seme bat izan zuen, Milan, eta Ljubljanan irakasle lana lortu zuenean, Pavlina eta bere senarra ere Ljubljanara joan ziren bizitzera. Han hil zen 1901ean, 47 urte zituela[1][3].

Bere poesia kritikariak txalotu zuen arren, prosako lanek, sei eleberrik barne, arrakasta gutxiago izan zuten. 1876an, George Sanden hil-mezu zabala idatzi zuen, eta geroago beste hil-mezu laburrago batzuk ere. 1893an eta 1895ean, bere lanen bi liburukiko bilduma argitaratu zen. 1884an, gizarte-klase guztietako emakumeen eskolatzearen aldeko artikulu bat idatzi zuen[1].

Poesia
  • Prva Ljibezen (1873)
  • Pesni Pavline Pajkove (1878)
Prosa
  • Odlomki iz ženskega dnevnika (1876)
  • Roka in srce (1881)
  • Blagodejna zvezdica (1881)
  • Mačeha (1882)
  • Pripovestnik v sili (1883)
  • Očetov tovariš (1884)
  • Nekoliko besedic o ženskem vprašanju (1884)
  • Arabela (1885)
  • Dora (1885)
  • Dneva ne pove nobena pratika (1886)
  • Domačija nad vse (1889)
  • Najgotovejša dota (1892)
  • Aforizmi o ljubezni (1892)
  • Najdenec (1894)
  • Obljuba (1894)
  • Prijateljev sin (1894)
  • Iz spisov Pavline Pajkove (1893)
  • Aforizmi o prijateljstvu (1894)
  • Aforizmi o ženstvu (1894)
  • Planinska idila (1895)
  • Spomini tete Klare (1895)
  • Roman starega samca (1895)
  • Igra s srečo (1895)
  • Kako pridemo do sreče? (1895)
  • Dušne borbe (1896)
  • Judita (1896)
  • Slučaji usode (1897)
  • Uslišana (1900)
  • Predsmrtni aforizmi (hil ostekoa, 1902)
  • Življenja križi (hil ostekoa, 1903)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Badali, Tanja. «Pavlina Pajk, Slovenian author, 1854-1901» Women Writers (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  2. (Alemanez) «Pajk, Pavlina» Frauen in Bewegung 1848–1938 (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  3. (Eslovenieraz) Željan, Katja. «Pavlina Pajk, popularna avtorica pod udarom moških kritikov» Delo 2014-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]