Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Poli(etilen-binil azetato)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poli(etilen-binil azetato)
MotaKopolimero
Identifikatzaileak
CAS zenbakia24937-78-8
EC zenbakia607-457-0 eta 429-840-1
ECHA100.133.085 eta 100.102.818
UNII3H390O24SI, 4OKC630HS6, 8ILA5X28VS, JK6142KK4O, L5F16ZG4ZU eta V9BQI51YUL

Poli(etilen-binil azetato)a (EVA) erabilera handiko kopolimeroa da etilenoa eta binil azetatoa elkarrekin polimerizatuz sintetizatzen dena, polimero termoplastikoen familiakoa. Monomero bataren eta bestearen proportzioa aldakorra da lortu nahi den materialen araberakoa izaten baita[1].

EVA elastomero bat da kautxuaren gisako leuntasuna eta malgutasun materialak sortzen direlako

Poloi(etilen-binil azetato)aren egitura

Izen komertzial asko ditu eta sarri EVA apar edo EVA goma gisa saltzen da.

Poli(etilen-binil azetato)a polimero termoplastikoa da, hots, beroa aplikatuz moldea daiteke. Xafla moduan merkaturatzen da usuki, ezaugarri hauek dituztenak: itsasteko, mozteko eta pintatzeko erraza, ur-xurgapen txikia, ikuzgarria, ez-toxikoa, bero bidez grabagarria eta oso arina. Halaber, material hau beste erabilera batzuetarako birizikladaiteke[2]. Alabaina, hondakinen tratamenduan errefusaren ontzian bota behar da[3].

EVA duten materialek ikur hau izten dute berziklagarriak direla adierazteko

Erabilera ugari ditu poli(etilen-binil azetato)ak, hauek besteak beste: zapatak egiteko (uretako eta bestelako sandaliak), jostailuak, itsasgarri termourgarriak, koltxoneta edo matalazak, etxerako produktuak, jolastokiak, lurzoru bigunak, kirol-materialak eta sagu-azpikoak[4][5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gilbert, Marianne (ed.). (2016). Brydson's Plastics Materials. Elsevier ISBN 9780323358248..
  2. (Gaztelaniaz) Ecoembes. «La goma eva es recicable: descubre cómo hacerlo ♻️ | Ecoembes» Ecoembes dudas del reciclaje (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  3. goma, EVA. «Hondakinaren fitxa» www.txinzer.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  4. EVA gomaren ezaugarriak eta erabilerak | Consumer. 2022-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  5. (Ingelesez) Subic, Aleksandar. (2019). Materials in Sports Equipmen. Elsevier ISBN 9780081025826..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]