Pío Iraizotz
Itxura
Pío Iraizotz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1914ko maiatzaren 17a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1991ko abenduaren 9a (77 urte) |
Familia | |
Aita | Bonifacio Iraizoz Untziti |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, organista, musikagilea eta abesbatza-zuzendaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Pío Iraizotz Francés (Iruñea, 1914ko maiatzaren 17a - ib., 1991ko abenduaren 9a) nafar apaiz, organo-jotzaile, koru-zuzendari eta musikagilea izan zen. Bonifacio Iraizoz bere aitarekin egin zituen ikasketak, jaioterrian. 1938. urtean apaiztu zen. Iruñeko katedraleko organo-jotzaile kargua hartu zuen 1950an. Eliza-musika, moteteak, eresiak eta organorako obrak idatzi ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |