Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Spratly uharteak

Koordenatuak: 10°N 114°E / 10°N 114°E / 10; 114
Wikipedia, Entziklopedia askea
Spratly uharteak
Datu orokorrak
Garaiera4 m
Motauharte multzoa eta disputatutako lurralde
Geografia
Map
Koordenatuak10°N 114°E / 10°N 114°E / 10; 114
UTC orduaUTC+08:00 eta UTC+07:00
Estatu burujabe Filipinak
Filipinetako eskualdeaMimaropa
Province of the Philippines Palawan
Municipality of the PhilippinesKalayaan
Ur-gorputzaWest Philippine Sea (en) Itzuli
Leku geografikoaWest Philippine Sea (en) Itzuli

Spratly uharteak[1] 750 uharte, arrezife, arroka eta atoloiz osatutako uhartedia da, Hegoaldeko Txinako Itsasoan. Uhartedia Filipinak, Malaysia eta Vietnamen artean dago, eta bi hauetaz gain Brunei, Txina eta Taiwanek erreklamatzen dituzte. Guztira 4 kilometro koadro baino ez dituzte, baina 425.000 kilometro koadroko itsaso eremua daukate. Hegoaldeko Txinako Itsasoan guztira 3 uhartedi daude antzeko egoeran, 30.000 uharte baino gehiagorekin, eskualdeko gobernuak zailtzen duena. Uharteek eurek ez dute balio ekonomiko handiegirik, baina garrantzitsuak dira nazioarteko mugak ezartzerako garaian. Ez dago berezko populaziorik, baina hainbat herrialdek ezarri dituzte bertan eraikinak. Arrantza eta gas naturala dira interes ekonomiko nagusiak eurak bereganatzeko.

Uharte guztien artean 45etan militarrak bizi dira, bost herrialde ezberdinetakoak: Txina, Taiwan, Vietnam, Filipinak eta Malaysia. Gainera Bruneik eskualde ekonomiko berezia aldarrikatu du hego-ekialdeko eremu batean, Louisa uharrian. Herrialde hauen artean tentsioa dago gatazka hau konpondu artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]