Sprachbund
Sprachbund ('hizkuntz federazioa' alemanez) edo hizkuntz eremua geografikoki gertu egoteagatik edota hizkuntz ukipenagatik (eta ez elkarrekin genetikoki lotuta egoteagatik) ezaugarriak partekatzen dituzten hizkuntzen taldea da. Genetikoki lotuta ez dauden hizkuntzak dira inoiz, edota urrungo lotura genetikoa baino ez dutenak.
Haren adibide ezagunak Balkanetako hizkuntzak dira (albaniera, bulgariera eta errumaniera) eta Indiako azpikontinentekoak (artean zenbait dravidiar eta indoirandar hizkuntza), besteak beste.
Euskara batzuetan Standard Average European (SAE) delakoan sartu izan da. SAE-ren partaide petoak erromantzeak (frantsesa, gaskoiera, gaztelania, etab.) eta mendebaldeko hizkuntza germaniarrak (alemana, ingelesa, nederlandera, etab.) dira. Adibidez, uste izatekoa da Erdi Aroan euskaraz artikulua sortu izana SAE-ren eraginari zor zaiola,[1] taldeko hainbat hizkuntzatan garai bertsuan sortu baitzen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Manterola, Julen. (2015). Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak. .
- ↑ Haspelmath, Martin. (2001). M. Haspelmath, E. König, W. Oesterreicher & W. Raible ed. The European linguistic area: Standard Average European. in: Language Typology and Language Universals: An International Handbook. Berlin/New York: Walter de Gruyter, 1492–1510 or..