Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Skylab

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skylab
Historia
Espazio jaurtiketa 1973ko maiatzaren 14a
Uncontrolled reentry 1979ko uztailaren 11
Atmosferan sartzea 1979ko uztailaren 11
KudeatzaileaNASA
Honen parteSkylab program (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak6,6 (diametro) × 11,1 (altuera) × 17 (zabalera) × 25,1 (luzera) m
Masa77.000 kg
Edukiera3
Identifikazioa
Dei-kodeaSkylab

Skylab, Estatu Batuen lehenengo espazio estazioa izan zen, Raymond Loewyk diseinatutakoa. Lurraren orbitan egon zen sei urtez, 1973tik 1979ra bitartean hain zuzen ere. Astronautak hiru aldiz joan ziren estaziora, baina, sei urte hauetatik, bakarrik lehenengo bietan izan zituen bisitak. Estazioaren pisua, 75 tonakoa zen, eta espaziora bidali zutenean ez zeukan tripulaziorik. 1973ko maiatzaren 14an bidali zuten, Saturno V (SL-1 misioa) kohetearen laguntzaz. Aireratzean Skylab-ek kalte asko jasan zituen. Eguzki babesak kalteak jaso zituen, meteoritoen aurkakoa ere galdu zuten, eta eguzki plaka nagusia oso kaltetua izan zen ere aireratzearen ondorioz. Meteoritoen aurkako babesa galtzearen ondorioz, eguzki plaken zabalketa ezin izan zuen aurrera egin eta estazioak, tenperatura altuak jasan, eta energia eskasia ere eduki zuen.

Estazioaren lehenengoko tripulazioa, SL-2 misioan joan zen eta 1973ko maiatzaren 25ean bidali zuten espaziora, Saturno IB ontzian. Honen helburua estazioak jasan zituen kalteak konpontzea izan zen, 28 egun egon zen. Hurrengo misioak, SL-3 eta SL-4 izan ziren. Hauek, 1973ko uztailaren 28an eta 1973ko azaroaren 16an izan ziren. Bi misio hauek guztira 171 egun egon ziren espazio-estazioan. Azkenik, Skylabeko azkeneko tripulazioa 1974ko otsailaren 8an bueltatu zen. Bost urtez hutsik egon zen (bertaratzeko anezka egokirik ez zegoen eta gainera espazio estazioaren egoera ez zen batere ona) eta azkenik larriki hondatuta Lurreratzea erabaki zuten. Australiatik gertu erori zen 1979ko uztailaren 11an.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]