Simone Biles
Simone Biles | |
---|---|
Gimnasta | |
Informazio pertsonala | |
Izen osoa | Simone Arianne Biles |
Ordezkatutako herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jaiotza | [1] Columbus (Ohio), AEB | 1997ko martxoak 14
Bizilekua | Spring (Texas), AEB |
Garaiera | 142 zentimetro |
Diziplina | Emakumezkoen gimnasia artistikoa |
Maila | Nazioarteko elite senior |
Urteak talde nazionalean | 2012-gaur egun (AEB) |
Gimnasioa | World Champions Centre[2] Bannon's Gymnastix Inc. (2003–2014) |
Entrenatzailea | Laurent Landi, Cecile Landi |
Aurreko entrenatzailea | Aimee Boorman |
Mugimendu eponimoak | Biles I (6.0) (jauzi-zaldia)
Biles II (6.4) (jauzi-zaldia) Biles (H) (oreka-barra) Biles I (G) (zoruko ariketa) Biles II (J) (zoruko ariketa) |
Munduko sailkapena | 1 |
Dominen zerrenda
Competition
|
Simone Arianne Biles (Columbus, Ohio, 1997ko martxoaren 14a) Amerikako Estatu Batuetako gimnasta da, historiako hoberenetakoa. Gimnasiako Munduko Txapelketetan domina gehien lortu dituen kirolaria da: 30.[3] Horietatik 23 dira urrezkoak. Olinpiar Jokoetan 7 domina lortu ditu: 5 Rio de Janeiro 2016an (4 urre eta brontze bat), 2 Tokyo 2020an (zilar bat eta brontze bat) eta 4 Paris 2024an 4 (3 urrezko eta zilarrezko bat).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Simone Biles Columbusen jaio zen, 1997an. Gurasoek arazoak izan zituzten drogarekin eta alkoholarekin eta, horren ondorioz, harrera etxeetan bizi izan ziren zenbait urtez Biles eta haren anai-arrebak, amaren aldeko aitona-amonek haien ardura hartu zuten arte. Garai hartan diagnostikatu zioten arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua.[4] Sei urterekin, Houstongo Bannon's gimnasiora joan zen bisitan, ikaskideekin. Ahozabalik geratu zen hango gimnastak egiten ari ziren ariketekin. Haiek imitatzen hasi zen, eta entrenatzaile bat neskatila haren mailaz ohartu zen. Berehala, aitona-amonei eskutitz bat igorri zien, gimnasioan izena emateko eskatuz. Hala egin zuten. Handik bi urtera, Aimee Boormanekin hasi zen entrenatzen: ordutik aurrera banaezinak izan ziren.[5]
2012. urteko Londresko Olinpiar Jokoetan telebistaz ikusi zuen Gabby Douglas, McKayla Maroney, Aly Raisman, Kyla Ross eta Jordyn Wieber herrikideen jarduna, eta erronka bota zion bere buruari: «Egunen batean, Olinpiar Joko batzuetan parte hartuko dut, haiek bezala». Esan eta egin.[5] 2013an debutatu zuen senior mailan, eta urrezko bi domina eskuratu zituen Munduko Txapelketan: banakako lehiaketan eta zoruko ariketan. 2014ko eta 2015eko Munduko Txapelketetan, berriz, banaka, taldeka, oreka-barran eta zoruko ariketan nagusitu zen. 2016an, balentria egin zuen Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan. Bost domina irabazi zituen: urrezkoa banakakoan, taldekakoan, zoruan eta jauzian, eta brontzezkoa oreka-barran. 60 urte ziren ez zuela emakumezko gimnasta batek halako uzta biltzen Olinpiar Joko bakar batean.[4]
2018ko urtarrilean, Larry Nassarrek, selekzioko medikuak, sexu abusuak egin zizkiola salatu zuen. Ordurako, ehunka emakumek zuten salatua Nassar, Aly Raisman eta Gabby Douglas gimnastek barne.[4] 2018ko Munduko Txapelketan sei domina lortu zituen: urrezko lau, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat;[6] eta 2019koan, urrezko bost domina.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), bi domina lortu zituen: brontzezkoa Oreka-barran, Guan Chenchen eta Tang Xijing txinatarren atzetik, eta, zilarrezkoa, Taldeka emakumezkoen kategorian. ROCeko taldearen (urrezko domina) atzetik eta Erresuma Batuko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen AEBko taldea, eta honako hauek osatzen zuten: Simone Biles, Jordan Chiles, Sunisa Lee eta Grace McCallumek. Domina guztiak AEB ordezkatuz lortu zituen.[7][8]
2021eko apirilaren 23an, Nikerekin zuen lotura hautsi zuen. 2015. urtearen amaieratik, eta AEBetako Athleta kirol-markarekin bat egin zuen, Gap-i lotuta.[9] Hilabete bat geroago, 2019tik aurrera egin zuen lehen lehiaketan, zaldiaren jauzian Yurchenko karpetatu bikoitza egin zuen historiako lehen emakumea izan zen.[10]
Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan, gimnastika artistikoko taldean parte hartzeari uko egin ziotela iragarri zuen Billesek, buru-osasuneko arazoak alegatuz; Estatu Batuek azkenean irabazi zuten zilarrezko domina.[11] 42 Lehiaketa osoko azkenetan eta lehen hiru aparatuetakoetan ere ez zuen parte hartu; bai, ostera, oreka barrako txapelketan, non brontzea irabazi zuen.[12]
Tokio 2020ko Jokoen ondoren atsedenaldia hartu eta 2023ko abuztuan, 700 egun baino gehiagora lehiatu zen berriro iparramerikarra.[13] Billesek bi urte eman zituen lehiatik kanpo, twistyak zirela eta. Arazo psikologiko horrek eragotzi zion aireko maniobretan bere gorputza kontrolatzea. 2023ko abuztuan itzuli zen lehiaketara, Chicagoko US Classic-ean garaipena lortuta, Parisko 2024ko Joko Olinpikoetarako prestatzen hasteko.[14]
Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Aparatu guztiak | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Taldeka | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Zorua | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Zaldi jauzia | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Oreka barra | |
2020 | Tokio Japonia |
Oreka barra | |
2020 | Tokio Japonia |
Taldeka | |
2024 | Paris Frantzia | Aparatu guztiak | |
2024 | Paris Frantzia | Zaldi jauzia | |
2024 | Paris Frantzia | Taldeka | |
2024 | Paris Frantzia | Zorua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ GymDivas.Us. .
- ↑ USA Gymnastics JO Meet Results and Live Scores. 2015eko martxoak 11.
- ↑ Simone Biles, Munduko Txapelketetan domina gehien lortu dituen gimnasta. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
- ↑ a b c Etxeberria, Julen. Berriro irribarretsu. Berria egunkaria, 2018ko urriak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
- ↑ a b Arratibel Gascon, Ainara. Bizitzaren orekan. Berria egunkaria, 2016ko abuztuak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
- ↑ Simone Bilesek sei domina lortu ditu Dohan: lau urre, zilar bat eta brontze bat. Berria egunkaria, 2018ko azaroak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
- ↑ «Simone Arianne Biles» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Simone Arianne Biles» olympics.com (Gaztelaniaz)
- ↑ (Gaztelaniaz) «La gimnasta Simone Biles deja Nike y se asocia con la marca Athleta, de Gap» El Diario NY 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Agencias. (2021-05-23). «Simone Biles vuelve a asombrar con un nuevo salto en su regreso a la competición» El País (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Simone Biles abandona la final por equipos de gimnasia artística y las rusas se quedan con la medalla de oro» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Simone Biles se despide compitiendo y con un bronce» MARCA 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Regreso triunfal de Simone Biles» Mundo Deportivo 2023-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Payá, Rafa. (2023-08-06). «Reina estelar» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uribe, Kirmen Nor da Simone Biles?, Berria.eus.
- Webgune ofiziala, simonebiles.com.
- 1997ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ohioarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako gimnastak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Emakume gimnasta artistikoak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Ameriketako Estatu Batuetako brontzezko dominadun olinpikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako zilarrezko dominadun olinpikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak
- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak