Sergio Mattarella
Sergio Mattarella (ˈsɛrdʒo mattaˈrɛlla ahosktua; Palermo, Italia, 1941eko uztailaren 23a) italiar politikaria da. 2015eko urtarrilaren 31ean Italiako presidente berri izendatu zuten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita, semea eta anaia politikariak izan ziren eta unibertsitate irakasle moduan aritu zen lehen aldiz lanean. Siziliako mafiak bere anaia gaztea, Siziliako presidentea zen momentuan, hiltzeagatik politikan sartu zen. Demokrazia Kristaua alderdian ekion zion politikagintzari eta 1983an izendatu zuten diputatu lehenengo aldiz[1].
1987an, Legebiltzarreko Harremanen ministro bilakatu zen eta bi urte geroago Hezkuntza ministro bilakatu zen, Giulio Andreotti gobernuan zegoenean. Garai horretan, Silvio Berlusconirekin tentsioak izaten hasi zen. Telebista kateak berrantolatzeko legea egin ostean, Silvio Berlusconiren Mediaset enpresak hiru kate eskuratu eta horregatik dimisioa eman zuen[1].
Bost aldiz ministro izan zen gobernu ezberdinetan. Kristau Demokrazia alderdia zegoenean, 1990eko hamarkadako Tangentopoli ustelkeria auziak ez zuen zipriztindu. Alderdi hura desagertzean,Alderdi Demokratikoaren (PD) sortzaileetako bat izan zen 2007an, nahiz eta alderdi horretan ez zuen parte hartze politikorik izan. 2008an politika aktiboa utzi egin zuen[1].
2015eko urtarrilaren 31n, Italiako presidente berri bilakatu zen[1].
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergio Mattarella |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]