Senaren badia
Senaren badia | |
---|---|
Mota | badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°30′N 0°30′W / 49.5°N 0.5°W |
Honen parte da | Mantxako kanala |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Normandia |
Ur-gorputza | Mantxako kanala |
Senaren badia (frantsesez: baie de la Seine edo baie de Seine) Ozeano Atlantikoko badia bat da, Frantziako Mantxako kanalaren kostaldean kokatua.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mantxako ubidearen pasabide zabal eta angeluzuzena da, gutxi gorabehera 100 kilometro ditu ekialdetik mendebaldera, 45 kilometrokoa Cotentin penintsularekin mendebaldetik mugatuta, hegoaldean Normandiako kostaldearekin eta ekialdean Sena ibaiaren estuarioarekin, El Havren. Kostaldean hareazko hondartzen eta muino harritsuen artean txandakatzen dira, eta, oro har, itsasontziak babesteko leku gutxi eskaintzen ditu. Badiaren mendebaldeko muturrean daude Saint-Marcouf uharteak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Havre da eskualdeko portu nagusia; badauzka badia txiki batzuk Barfleur, Port-en-Bessin, Courseulles-sur-Mer, Langrune-sur-Mer, Ouistreham, Trouville-sur-Mer eta Honfleur-ren.
Atzerriko eta estatuko turistak kostaldera joaten dira, Bigarren Mundu Gerrarekin lotura zuelako, hondartza hareatsu atseginak dituelako eta Parisetik hurbil daudelako. Turismo-guneak badira Arromanches, Deauville, Cabourg, Houlgate, Villers-sur-Mer, Trouville-sur-Mer eta Honfleur-ren x.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barfleur eta La Hogueko batailak XVII. mendean Barfleurren eta Saint-Vaast-la-Houguen borrokatu ziren itsas borrokak izan ziren.
Normandiako kostaldea izan zen, Bigarren Mundu Gerran, Frantzian aliatuen lehorreratze nagusiak gertatu ziren lekua; badia handirik ez zegoenez, aliatuek portu artifizialak (Mulberries) eraiki zituzten Arromanches-en eta Omahako hondartzan. Portu horien hondakinak daude Arromanchesen.
Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[1][2]
Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Etxaniz, Aitor; Etxaniz, Mikel. Plaiaundiko Parke Ekologikoa. DBH Unitate didaktikoa. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1640-9..
- ↑ «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Bahía del Sena» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.