Salvador Bergara
Bergara II.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Salvador Bergara Larralde | |||
Jaiotza data: | 1952ko maiatzaren 19a (72 urte) | |||
Jaioterria: | Etxalar, Nafarroa Garaia (Euskal Herria) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Erretiratuta | |||
Postua: | Aurrelaria | |||
Debutatze data: | 1973 | |||
Erretiratze data: | 1993ko abuztua |
Salvador Bergara Larralde, pilota arloan Bergara II.a deituraz ezaguna (1952ko maiatzaren 19a, Etxalar, Nafarroa Garaia) esku huskako pilotari profesional ohia da. Bergara I.aren anaia. Profesionaletan 1973an estreinatu zen, eta 1992 Asegarce enpresak fitxatu zuen; haiekin jokatu zuen 1993ko abuzturaino, urte hartan belauneko lesio batek erretiroa hartzera behartu baitzuen.
Bere ibilbide profesionalak iraun zituen 20 urte horretan, hainbat titulu bereganatu zituen, horien artean nabarmenenak 1985, 1986 eta 1992an irabazitako Binakako Txapelketa Nagusiak, bai eta 1981 eta 1990an lehiaketa horretan lortutako txapeldunordetza ere.
Profesionaletan guztira 2.180 partida jokatu zituen, hau da, urtean batez beste 109 partida. Pilotaren historiako errekorra izango da, beharbada.
1993an bere pilotari ibilbide profesionala amaitu zuenetik, Bergara II.a Asegarce enpresako zuzendari teknikoa eta pilotarien entrenamenduen gainbegiraketaren arduraduna da. Gainera, enpresarako pilotari berriak fitxatzeko erabakietan ere parte hartzen du.
Binakako finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapeldunak | Txapeldun ordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1980-81 | García Ariño IV.a - Maiz II.a | Bergara II.a - Martinikorena | 22-13 | Anoeta |
1984-85 | Bergara II.a - Martinikorena | Oreja III.a - Galarza III.a | 22-18 | Anoeta |
1985-86 | Bergara II.a - Martinikorena | Alustiza - Tolosa | 22-15 | Anoeta |
1989-90 | Retegi II.a - Errandonea | Bergara II.a - Etxenagusia (1) | 22-3 | Anoeta |
1991-92 | Bergara II.a - Arretxe | Unanue - Zezeaga | 22-18 | Ogeta |
(1) Maiz II.ak gripea zuenez Etxenagusiak ordezkatu zuen.