Saint-Pierre de Montmartre eliza
Saint-Pierre de Montmartre eliza | |
---|---|
Saint-Pierre de Montmartre | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 18. barrutia |
Koordenatuak | 48°53′12″N 2°20′31″E / 48.8867°N 2.3419°E |
Altitudea | 130 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Jabea | Parisko Udala |
Izenaren jatorria | Petri |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Paris (en) |
Izena | Petri |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00086741 |
Kontaktua | |
Helbidea | 2, rue du Mont-Cenis, Paris 75018 |
Webgune ofiziala | |
Saint-Pierre de Montmartre eliza Parisko eliza katolikoa da, Montmartre muinoan dagoena, 18. barrutian. Hiriko bigarren elizarik zaharrena da, Saint-Germain-des-Prés-en ondotik. 1923an monumentu historiko izendatu zuten[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo eliza dagoen leku berean merovingiar basilika bat zegoen, San Denisen omenezkoa. 1133an Luis VI.a Frantziakoak basilika erosi zuen, orduko oso hondaturik zegoena, eta haren ordez tenplu erromaniko bat erakiarazi zuen. Eugenio III.a aita santuak konsakratu zuen eliza berria 1147an. Luisen emazte Adelaida Mauriennekoak emakumeentzako abadia beneditar bat sortu zuen elizaren hegoaldean. Ehun Urteetako Gerran izandako kalteen ondorioz, konponketa handiak egin behar izan ziren. 1686an lekaimeak beste monasterio batera aldatu ziren. XIX. mendean eliza oso egoera txarrean zegoen, eta 1896an itxi zuten, segurtasun arrazoiengatik. 1899-1905 bitartean zaharberritu eta 1908an gurtzara ireki zuten[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eglise Saint-Pierre-de-Montmartre. in: base Mérimée, ministère français de la Culture. culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2016-7-23).
- ↑ Eglise Saint-Pierre-de-Montmartre. patrimoine-histoire.fr (Noiz kontsultatua: 2016-7-23).