Nerbioi ibarra
Nerbioi ibarra Bizkaiko hegoaldean dagoen eskualdea da. Nerbioi ibaiak ingurunea zeharkatzen du eta izena ematen dio, eta Basaurin Ibaizabalekin bat egiten du. Geografikoki, Ganekogortako mendilerroa ibarrean zabaltzen da.
Bestela, haran honetan sar daiteke Arabako Laudio herria ere bai.
Udalerriak eta biztanleria (2016)[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Basauri: 40.876 biztanle
- Galdakao: 29.269 biztanle
- Laudio: 18.303 biztanle
- Arrigorriaga: 12.029 biztanle
- Etxebarri: 10.951 biztanle
- Urduña: 4.136 biztanle
- Ugao: 4.088 biztanle
- Orozko: 2.635 biztanle
- Zaratamo: 1.609 biztanle
- Zeberio: 1.069 biztanle
- Arrankudiaga: 1.006 biztanle
- Arakaldo: 165 biztanle
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelaniatze prozesua handia izan da Nerbioi ibarrean azken hamarkadetan, bereziki udalerri handietan. Euskaradunak bereziki landa-eremuetan eta herri txikienetan bizi dira, eta bestela batuaren bidez hizkuntzaren berreskurapena saiatzen ari dira, beste toki batzuetan bezala. Izan ere, ikastolak ditugu gaur egun Galdakaon ("Eguzkibegi") edo Basaurin ("Arizko ikastola") eta bertso-eskolak Basauri, Arrankudiagan eta Arrigorriagan.
Eskualdeko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzokoa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eustat. Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2016/01/01. (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).