Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Neguko solstizio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurra urtaroen diagrama, eskuinean: neguan solstizioa ipar hemisferioan. Ezkerrean: neguko solstizioa hego hemisferioan.
Neguko solstizioa abenduan gertatzen da ipar hemisferioan, eta ekainean hego hemisferioan.

Neguko solstizioko egunetan, abenduaren 21-22an izaten da, Lurra planetaren errotazio-ardatzaren ipar poloa Eguzkiaren aurkako noranzkoan orientatzen da. Egun horietan Euskal Herrian eguzki-orduak 8 bakarrik izaten dira eta gau-orduak 16.

Aldiz, Hego hemisferioan, ekainaren 21-22an gertatzen da neguko solstizioa, eta abenduan ipar hemisferioan izandako egoera bera gertatzen da hego hemisferioan.[1] Makurdura dela eta, urtean zehar jasotzen ditugun argi orduen kopurua aldatzen doa. Neguko solstizioan Lurra ez dago Eguzkitik urrunen, askotan pentsatzen den bezala. Ipar Hemisferioan Eguzkia zeiharragoa da, besterik ez.

Gertaera horrek baditu zenbait ondorio gure planetan:[1]

  • Ipar hemisferioan hauek: Urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena dituen eguna da.
  • Eguzki-izpiak zerumugarekiko inoiz hartzen duten altuerarik txikienera (irudizko altuera) iristen dira ipar hemisferioan. Horregatik, eguzki-izpiek angelu txikia sortzen dute Lurrarekin eta inoiz baino izpi gutxiago iristen dira azalera-unitate bakoitzeko.
  • Ipar poloan, Eguzkia ez da ateratzen egun osoan, 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunez luzatzen da.

Solstizio hitza latinetik dator: sol, euskaraz "eguzkia" eta sistere edo "geldi egon".

Egun horrekin lotuta mundu osoko kulturek ospakizunak antolatzen dituzte. Hemen bildu ditugu batzuk:

Ipar hemisferioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego hemisferioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ere une garrantzitsua zen Neguko solstizioa eta horrela ospatzen zen. Koldo Alijostes Bordagarairen hitzetan "Abenduaren 21ean uda bukatzen da gure arbasoen kosmogonia zaharrean eta berriro, negua hasten da; eta horrela betidanik eta betirako etengabeko ziklo natural batean sarturik. Neguko solstizioari Eguberri deitzen diogu, Egun+berri. Neguko solstizioaren pertsonifikazioa Olentzero dugu, eta neguko solstizioaren gurtzearekin loturik agertzen zaigu. Olentzero hitzak baditu zenbait aldaera: Olentzaro, Orentzaro, Orantzaro… Subilaro izena ere erabiltzen da". [2] Gaur egun, kristautasunaren eraginez, Gabonetako festekin batera ospatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]