Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

NGC 2362

Koordenatuak: Zeruko mapa 07h 18.8m 00s, −24° 57′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Canis Majorreko kumulu irekia.

NGC 2362 Canis Major konstelazioan, gure eguzkitik 5400 argi-urteko distantziara dagoen kumulu ireki bat da, teleskopio txiki batekin ikus daitekeena, Tau Canis Majoris izarrean zentratua, kumuluko izarrik distiratsuena dena, baita oso gaztea ere, 4-5 milioi urte bitarteko adinarekin.

Kumuluak O eta B espektro motako hiru bat dozena izar ditu, baita oraindik sekuentzia nagusian sartu ez diren masa baxuko beste 100 bat izar ere, eta, iparraldean, 29 Canis Majoris Beta Lyrae motako izar aldagarri itzaltzailea eta hego-ekialdean VY Canis Majoris hipererraldoi gorria eta LBN 667 nebulosa iluna hartzen dituen inguru batean dago. Interesgarriki, gaztea den arren, ez dago nebulosaz inguratua (kumuluko izarren eguzki haizeek kumulua eratu zuten gasa eta hautsa kanporatu dituztela pentsarazi dutelarik).

Bere gaztetasunaren ondorioz, NGC 2362 eguzkiaren antzeko izarren inguruan planeten eraketa ikertzeko aztertua ere izan da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]