Mustafa III.a
Mustafa III.a | |||
---|---|---|---|
1757ko urriaren 30a - 1774ko urtarrilaren 21a ← Osman III.a - Abdul Hamid I.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Edirne Palace (en) , 1717ko urtarrilaren 28a | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa | ||
Heriotza | Topkapı jauregia, 1774ko urtarrilaren 21a (56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mustafa III Mausoleum (en) | ||
Familia | |||
Aita | Ahmed III.a | ||
Ama | Mihrişah Emine Kadin | ||
Ezkontidea(k) | Mihrişah Sultan (en) Ayşe Adilşah Kadın (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Osmanliar Dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Otomandar turkiera | ||
Jarduerak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Mustafa III.a[1] (1717ko urtarrilaren 17 – 1774ko urtarrilaren 21a) Otomandar Inperioko sultana 1757tik 1774a.
Ahmed III.aren semea zen, eta bere anaiak Abd-ul-Hamid I.ak oinordetu zuen 1774an.
Gobernari gisa, adoretsua eta zorrotza izan zen, eta armada eta estatuko aginte-sistema modernizatzen saiatu zen bere inperioa Mendebaldeko Europako arauetara egokitzeko. Jeneral atzerritarrak erabili zituen inperioko infanteria eta artilleria aldatzeko. Sultanak Matematika-, Nabigazio- eta Zientzia-akademiak ere fundatu zituen.
Hala ere, Mustafa III.ak ez zuen arrakasta handirik izan bere modernizazio-helburuetan; batetik, Otomandar Inperioa gainbehera zihoalako, eta bestetik, jenizaroek eta imanek ez zituztelako begi onez ikusten sultanak administrazioan egin nahi zituen aldaketak.
Bere armada ahula zela bazekienez, Mustafak Katalina Nagusiak bultzatutako Krimeako gerra eragotzi zuen, eta ahalmenik gabe ikusi zuen Krimeak nola beretzen zuen Otomandar Inperioa. Hala ere, ekintza honek eta Polonian izandako errusiar agresioak, eragin zuen Mustafa III.ak Errusiari gerra deklaratzea. Handik gutxira Konstantinoplan hil zen, 1774ko urtarrilaren 21ean.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mustafa III.a |