Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Milafranga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milafranga
 Lapurdi, Euskal Herria
Milafrangako eliza.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala  Villefranque
AuzapezaMarc Saint-Esteven ( DVG)Robert Dufourcq (2008-2014)
Posta kodea64990
INSEE kodea64558
Herritarramilafrangar
Geografia
Azalera17,17 km²
Garaiera0-31 metro
Distantzia8 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.747 (2018:  57)
alt_left 1.371 (%47,4) (%44,9) 1.300 alt_right
Dentsitatea144,61 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 35,46
Ugalkortasuna[1]‰ 49,64
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,9 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,56 (2011)
Langabezia[1]% 6,48 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 9,07 (2010)
Erabilera% 0,46 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.villefranque.fr

Milafranga Lapurdiko erdialdeko udalerri bat da, Hiriburuko kantonamendukoa.

Milafranga izena gaskoizko bièla francatik (herri frankoa) dator. Herriaren lehenagoko izena Bazter zen (1200. urtean Baster idatzia).

Errobi ibaiak udalerria gurutzatzen du

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Oihana
  • Mendigain
  • Hirurzedarri
  • Berrogain
  • Hegiberri
  • Eliza
  • Hirigarai
  • Alzuia
  • Behereharta

Antzinean Saint-Martin de Basters izeneko parrokia, elizaren lurrak izan ziren XI. menderarte, Baionako apezpikuak elizbarrutiko lurralde franko egin zuen arte (hortik izena). Kondairaren arabera 1343ko abuztuaren 24an (herriko jaietan), Baionako auzapezak, bost noble lapurtar atxilotzeko agindua eman zuen eta Errobi ibaiaren gaineko zubi batean (Miotz gazteluaren ondoan zegoena) lotzeko agindua eman ere, marearen igoerarekin batera ito egin zirelarik.

Hiribururekin batua izan zen Frantziako iraultzan eta udalerri berriak Tricolore izena hartu zuen 1794 eta 1795 urteen artean. Wellington jeneralaren eta Soult mariskalaren arteko bataila napoleonikoen eszenatoki ere izan zen (Errobiko eta Hiriburuko batailetan hain zuzen ere).

Behereharta auzunea izan zen herriko gune ekonomiko garrantzitsuenetarikoa, ibai-portu eta zapatagintza zonalde garrantzitsuekin.

Milafrangako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ingurumen-politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendak Biziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 0,5eko[2] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 0,8koa[3]  izan zen.

Milafrangako Gilbert Cazenave[4] (Ahotsak[5][6] proiekturako)

Milafrangako euskara[7] erdiguneko[8] nafar-lapurterari[9] dagokio, zehatzago esanda, Uztaritze inguruko hizkera[10] da bertakoa.

Eraikin nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin zibilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin erlijiosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Bartolome eliza XVII. mendekoa da, eta ezaugarri garrantzitsu gisa erretaula edota 1632ko data duten galeriak aipa daitezke.

Elizaren ondoan dagoen kanposantuan honako hilarriak topa daitezke:

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jean Saint-Pierre (1884-1951), euskal idazlea (bere hilobia elizaren atariaren azpian dago)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. "Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak"
  3. "Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du"
  4. «Cazenave, Gilbert - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  6. «Lanean eraikuntzan eta lantegian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  7. «Milafranga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  8. «Erdigunekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  9. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  10. «Uztaritze ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi