Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Michel Foucault

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Foucault
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Michel Foucault-en bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul-Michel Foucault
JaiotzaPoitiers1926ko urriaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 13. barrutia eta Paris1984ko ekainaren 25a (57 urte)
Hobiratze lekuaQ110358956 Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
Familia
AitaPaul Foucault
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
École normale supérieure
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Doktorego ikaslea(k)François Delaporte (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Irakaslea(k)Jean Hyppolite (en) Itzuli
Daniel Lagache (en) Itzuli
Maurice Merleau-Ponty
Georges Canguilhem
Louis Althusser
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, antropologoa, psikologoa, historialaria, idazlea, soziologoa, katedraduna, gidoilaria, literatura-kritikaria, etnologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Frantzia
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Paris 8 Unibertsitatea
Varsoviako Unibertsitatea
Tunis University (en) Itzuli
Charles de Gaulle University of humanities arts and social sciences (en) Itzuli
University at Buffalo (en) Itzuli
Uppsalako Unibertsitatea  (1954 -  1958)
Collège de France  (1970 -  1984)
Lan nabarmenak
InfluentziakImmanuel Kant, Friedrich Nietzsche, Gaston Bachelard, Martin Heidegger, Georges Bataille, Georges Canguilhem, Karl Marx, Maurice Blanchot, Jean-Toussaint Desanti, Louis Althusser, Pierre Hadot, Sigmund Freud, Claude Lévi-Strauss, Gayle Rubin, William Burroughs, Platon, Zinismo, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Ferdinand de Saussure, Edmund Husserl, Ludwig Binswanger (en) Itzuli, Karl Jaspers, Eugène Minkowski (mul) Itzuli, Maurice Merleau-Ponty, Ernst Cassirer, Raymond Roussel, Jean Hyppolite (en) Itzuli, Georges Dumézil, Jacques Lacan eta Gilles Deleuze
KidetzaLes Amis de la bibliothèque du Saulchoir (en) Itzuli
Mugimenduaateismoa
Postestrukturalismoa
Filosofia kontinentala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

IMDB: nm0288223 iTunes: 364656729 Last fm: Michel+Foucault Musicbrainz: 6108a775-99df-4be6-b497-9d77bc24a495 Discogs: 1452983 Allmusic: mn0001889732 Find a Grave: 8108731 Edit the value on Wikidata
Michel Foucault 1974. urtean, Brasilen.

Michel Foucault (Poitiers, Frantzia, 1926ko urriaren 15a - Paris, Frantzia, 1984ko ekainaren 25a) irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua.

Foucault-ek egin zuen lana naturaren ingurukoa izan zen, historia, soziologia, psikologia eta filosofia kontuan izanda. XXI. mendearen hasieran, Foucault egilerik esanguratsuena bihurtu zen giza zientzietan. Filosofian aldiz ez zitzaion hori gertatu, nahiz eta filosofia bere diziplina nagusia izan, eta horrekin hezi. Hori horrela izan da Foucault-en lana historiaren inguruan egiten delako eta ondorioz, filosofiak esaten duenaren kontra joan zelako askotan.

Bere lana, normalean, ikerketa historiko modura identifikatzen da, baina filosofiarantz orientaturik. Bere bizitzaren amaiera heltzen zela, Foucault-ek esan zuen, bere lan guztia ikerketa bakar bat zela, historian zehar egiak izan duen ekoizpenari buruzkoa zena. Bere obra nagusiez baliatuta, berak nahi zuena, oroitzapen historiko bat sortzea zen, ideien sorkuntzari buruzkoa zena, ideia filosofikoak barne zeudelarik. Saiakera hori ez zen historiaren ikuspegi progresista bat emateko izan, Foucault-ek nahi zuena, gure orainaldia sortzen duten ideiak ulertzen saiatzea zen, baina ez bakarrik funtzio historikoan, baizik eta historian zehar izandako aldaketak ideia horien funtzioan.

Paul-Michel Foucault izena zuen baina, Michel Foucault modura ezagutua da, 1926an jaio zen Poitiers-en, Frantziaren mendebaldean. Bere aita, Paul-André Foucault, kirurgialari bikaina zen, bertako medikuaren semea zena, Paul Foucault ere deiturikoa. Foucault-en ama ere kirurgialari baten alaba izan zen , eta bera ere medikuntza ikasketak gauzatu nahi izan zituen, baina ezin izan zuen nahi zuena egin, ikasketa horiek ez zeudelako emakumeentzako eskuragai.

Foucault, Poitiers-en hesitua izan zen, Alemaniaren okupazioa gertatu zen bitartean. Filosofia txikitatik asko gustatu zitzaion eta gainera, ikasketa akademikoak egingo zituela oso argi zuen. Gainera, bere aitari aurre egin zion, ez zuelako nahi bere familiak medikuntzan izandako bidea jarraitu nahi izan. Gatazka horren ondorioz, esaten da Foucault-ek Paul izena deuseztatu nahi izan zuela. Foucault eta bere aitaren arteko erlazioa oso hotza izan zen bere aita, 1959an hil egin zen arte. Hala ere, erlazio ona izan zuen bere amarekin.

1945ean, Parisera alde egin zuen, gerra amaitu ondoren, École Normale Supérieure d'Ulm instituzioan sartzeko azterketak prestatzeko. Frantzian dagoen, gizarte zientzietako instituziorik garrantzitsuena zen eta izaten jarraitzen duena. Foucault, École Normale instituzioan, 1946. urtean sartu zen, bere irakaslea Maurice Merleau-Ponty izanda eta bere aholkularia Louis Althusser izan zen.  Foucault-ek ikasi zuena, filosofia izan zen, baina hala ere, psikologian ere hainbat ikasketa gauzatu zituen. École Normale instituzioan emandako urte horiek, depresioagatik eta bere buruaz beste egiteko gogoengatik markaturik egon ziren. Horren ondorioz, esaten da, urte horiek, Foucault-ek bere homosexualitatea onartzeko baliagarriak izan zitzaizkiola. Instituzio horretan zegoela, Frantziako alderdi komunistara batu egin zen 1950. urtean, Althusser-en influentziapean. Baina ez zen izan horren jarraitzaile aktiboa, eta askenean uzten amaitu zuen 1952. urtean Althusser-ek itxaropena galarazi ziolako.

Foucault, École Normale-en zegoen filosofia jarraitzen hasi zen 1951. urtean. Urte horretan psikologia irakasten hasi zen. Bere ikasleetako bat, Jacques Derrida izan zen, geroago bere antagonista filosofikoa bihurtuko zena. Psikologiako laborategian ikertzen ere hasi zen. Psikologiaren eremu desberdinetan lan egiten jarraitu zuen 1955. urtera arte. Gero, Maison de France Uppsala-ko unibertsitatean, Suedian dagoena, zuzendari postua lortu zuen. Suediatik Poloniara joan zen 1958. urtean kultura frantsesa zabaltzeko, hortik, Hamburgora joan zen 1959. urtean. Atzerrian egon zen bitartean, bere lehen obra garrantzitsua idatzi zuen ”erotasunaren historia” deitu zuena, baina 1961era arte ez zen argitaratu. 1960. urtean, Foucault, Frantziara itzuli zen bertan psikologia irakastera, Clermont-Ferrand unibertsitateko filosofia departamentuan. Postu horretan jarraitu zuen 1966 arte, Parisen bizi zen bitartean. 1960an, Parisen ezkerreko militantea, Daniel Defert, ezagutu egin zuen, bere ikaslea zena eta geroago soziologo bihurtuko zena. Berarekin adiskidetasuna sortu zuen, Foucault-en bizitza osorako iraun egingo zuena.

1964. urtean Defert, Tunezera bidali zuten 18 hilabetez, bertan zerbitzu militarra egiteko. Hilabete horietan zehar, Foucault-ek, baten baino gehiagotan bisitatu egin zuen. Horren ondorioz, 1966. urtean, Foucault filosofia irakaslea izateko postua onartu zuen Tunezeko unibertsitatean.  1966. urtean, “Gauzen ordena” atera zuen, liburu berriaren goraipamen eta kritikak ikusi zituen. Liburu hori, nahiz eta oso luzea eta iluna izan, asko saldu zen eta horrek, Foucault Frantziako jakintsuenen artean kokatu zuen.

1968an Frantziara itzuli zenean, Pariseko Vincennes unibertsitateko filosofia departamentua burutu egin zuen. Unibertsitate hori 1968an egindako ikasle mugimenduaren ondorioz sortu zen. Foucault-ek marxista militarrez osatu zuen bere departamentua, haietako asko filosofo frantsesez garrantzitsu bilakatu egin zirenak: Alain Badiou, Jacques Rancière eta Étienne Balibar. Militanziaren ondorioz sortutako iskanbilak, denboraldi batez, departamentua itxi beharra eragin zuen. Hala ere, Foucault, aurrera egiten jarraitu zuen; 1970. urtean Frantziako instituzio intelektualaren presidente izateko hautatua izan zen, Collège de France, deitzen zena. Bertan lan egiten jarraitu zuen bere bizitzaren amaiera ararte. Egin behar zuen gauza bakarra, urtero, berak egindako ikerketei buruzko hitzaldia ematea zen.

1970. hamarkadaren lehen urteak, oso iskanbilatsuak izan ziren politikarekin zer ikusia zeukaten gauza guztien inguruan. Foucoult orduan, politikara salto egin zuen, batez ere zigor-sistemarekin erlazioa zuenarekin,  "Grupo de Información de Prisiones" sortu egin zuen. Preso politikoak lagundu nahi izanaren ondorioz sortu zuen, baina hala ere, preso guztiei ahotsa ematen saiatu zen. Horrela, Foucault Gilles Deleuze-rengana hurbiltzea lortu zuen.

1975eko irailean, Espainiako Francoren erregimenak Txiki eta Otaegi euskal herritarrak eta beste hiru preso politiko fusilatu behar zituelako harrotu zen tentsio politikoaren erdian, Foucaultek jarrera aktiboa agertu zuen hilketa horiek salatzen. Madrilera ere bidaiatu zuen hiriburu horretan salaketa adierazpen bat irakurtzeko; ondorioz, atxilotu egin zuten beste aktibista batzuekin batera.[1]

70eko hamarkadaren amaieran, zegoen oldarkortasun politikoa hoztu egin zen. Orduan, Foucault ekintza politikotik aldendu eta kazetaritzarekin hasi zen. Iranen egondako iraultzaren inguruan idatzi zuen aldizkarietan 1978 eta 1979 urte bitartean. Horrez gain, Estatu Batuetan irakasten hasi zen, bertako jendea ikasteko irrikan aurkitu baitzuen.

Foucault Estatu Batuetan egon zen bitartean Hiesaz kutsatu zela 1984an eta horren ondorioz, bere osasuna murrizketa nabarmena izan zuen. Gaixo zegoela, antzinako sexualitatearen inguruan idatzten amaitu zituen bere egunak. Baina laugarren eta azken liburua, bukatu gabe utzi zuela, hil egin zen, 1984ko ekainaren 25ean. Zeukan guztia Defert-i utzi zion, baina argitalpen gehiago ez egitearen baldintzarekin.

Psikologiari buruzko lehen lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foucaulten lehenengo lanak ez dauka ezaugarri “foucaultianorik”. Obra horietan, frantziako gazte unibertsitarioen influentziak erakusten zituen: fenomenologia, psikoanalisia eta marxismoa. 1954. urtean Foucaultek egin zuen lehen lana, monografia bat izan zen, gaixotasun mentalei eta izaerari buruzkoa. Liburu fin hau, ikerketa historiko bat hasten du, psikologian aurkezturiko gaien ingurukoa zena, psikologia ebolutiboa, fenomenologia, psikoanalisia eta marxismoan sartu aurretik. Ikuspuntu hauetatik, gaixotasun mentala, babeserako erantzun baten modura ulertu daiteke, norbanakoak kapitalismoaren menpean egonda, pairatu egin behar dituen alienazio egoeraren ondoriozkoa. 1962. urtean Foucault-ek liburuan hainbat aldaketa egin zituen, eta izena ere aldatu zion, “gaixotasun mentala eta psikologia”. Ikuspuntu horren arabera, erotasuna, naturala den gauza da eta alienazioa, erotasun hori, gaixotasunean bihurtzearen erruduna da. Perspektiba horren ondorioz, Foucault zorigaiztoko bihurtu zen eta liburua argitaratu gabe utzi zuen denboraldi batez.

Foucaulten lehenengo etapa honetan, egin zuen beste lan oso garrantzitsu bat, Ludwig Binswangeren lanaren, psikoanalisi existentzial heideggerianoa zenaren, itzulpena egin zuen. Izaerari eta gaixotasun mentalei buruzkoa zena. Hori aprobetxaturik, Foucault, errealitate, amets eta irudimenaren arteko erlazioa azaltzeko erabili zuen. Binswanger-en eta Freuden ideiak nahasten ditu, baina hala ere, azaltzen du ez batak ez besteak, ez zekiela benetan amets egitearen garrantzia irudimenarentzako zela. Foucaulten ustez, irudimena errealitatea ulertzeko nahitaezkoa da, horren ondorioz, amets egitea existentziarako beharrezkoa dela ziurtatzen du.

Erotasunaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foucaulten lehenengo monografia kanonikoa, 1961ean egindako doktoretza izan zen, “Madness and Unreason: A History of Madness in the Classical Age”, azkenean, Erotasunaren Historia modura bakarrik ezagutzen dena. Oso originala den lana izan zen, hainbat influentzia aurkezten dituena baina, ez duena influentzia horiek guztiz jarraitzen. Friedrich Nietzscheren estilo eta formaren antzekoa da, arrazoiaren eta arrazoi gabearen arteko banaketa egiten duelako. Frantziako historia eta filosofiaren influentzia ere nabari daiteke. XX. mendeko Gaston Bachelarden epistemologiaren apurketari erreferentzia egiten diote Foucault-en lan asko. Hala ere, liburu honetan, Georges Canguilhemek normalaren eta patologikoaren artean egiten duen banaketa azaltzen du. Gainera, Foucault-en ikuspegia, marxismoari eta historia sozialari asko zor dio, analisi historikoa egiten duelako sozietatearen banaketaren inguruan.

Erotasunaren Historian, Foucault-ek, psikologiaren inguruan dituen interesak jarraitzen ditu. Bere lanaren zati handi bat, psikiatria medikoari erreferentzia egiten dio. 1960ko Foucault-en beste obra garrantzitsu asko bezala, historia eta filosofiaren zientzian sartzen da. Foucault-en arabera, erotasunetik atera daiteke, beste filosofo askok esaten duten bezala, Nietzsche adibidez.

Klinikaren jaiotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963an Foucaultek erotasunaren lanarekin jarraitu zuen, Klinikaren jaiotza deitu zuena. Klinikaren sorrerak medikuntza modernoaren agerpena eragin zuen. Erotasunaren historiarekin beraz, jarraitu zuena; psikiatriak erotasuna, gaixotasun modura definitzean, medikuntza modernoa ere egin zuen. Hala ere, ikerketa berri hau, aurrekoa baino askoz apalagoa da, bere metodologia doitu egiten delako. Klinikaren jaiotzak eragin zuena, Foucault-en ustetan, adierazleak, adierazi nahi zena kontuan izan gabe tratatzen zituela. Medikuntzaren hizkuntzan eboluzioa gertatzen da, ondorioz, erotasunari gaixotasuna deitzen zaio, nahiz eta hori ez izan.

Bere lanaren atalik garrantzitsuena, medikuntza klinikoaren sorkuntza da, iraultza frantsesaren garaian, erakunde sozialak, agintera politiko bihurtzen direnean, lehen aldiz, medikuntza instituzional modernoa lortzeko. 1966an, bere hurrengo liburuarekin, gai honekin jarraituko zuen Gauzen ordena deitzen zen liburuarekin.

Gauzen ordena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza zientzien arkeologia izenez ezagutzen den liburua da, eta gaur egungo giza zientzien historia ezagutzea zuen helburu. Giza zientziak ez dute diziplina akademikoak ulertzen, gizakiaren ikerketarako zientziak dira, ezagutzak izan ditzakeen subjektu bezala ulertzen delako. Giza zientzia bezala ulertzen diren irakasgaiak, psikologia, soziologia, historia eta kultura dira.

Hala ere, liburu hau, giza zientzien aurretik egondako historia lantzen du, giza zientziak sortzea eragin zuenaz. Honekin lan egiteko, Foucaultek, bere aurreko lanetan erabili zuen metodologia antzekoa erabiltzen du, baina kasu honetan, jakinaren gainean egindakoa izan zen. Filosofia frantsesaren Rupturas epistémicas izenarekin ezagutzen dena, zer den bilatu zuen. Termino hori erabiltzen du, arau isilen multzoari erreferentzia egiteko, adimena gobernatzen dutenak. Liburuak, bi aldaketa garrantzitsuen ingurukoa da, lehenengoa, eremu klasikoan hasten da XVII. mendean zehar eta bigarrena, garai modernoan hasten da, XIX. mendean. Foucault ez da arduratzen aldaketa horiek zergatik gertatu ziren jakiten, bakarrik aldaketa horiek zerekin gertatu ziren kontuan hartzen du.

Liburu honetan, Foucaultek, arrazoibideak izandako eraldaketaz bakarrik arduratzen da, instituzioaren testuingurua kontuan izan gabe. Berak ikertzen dituen gaietan, biologian, ekonomian eta hizkuntzan, ia aldi berean eraldaketa antzekoak gertatzen direla, baina haien artean inongo erlaziorik ez dutela dirudi.

Garai klasikoa baino lehen, guztia oso desantolatua zegoela adierazi zuen Foucaultek (erlijioa, filosofia...), zientziak aurrera egin ahala, gauzak haien artean zituzten berdintasunez konturatu eta informazioa sailkatzen hasi egin ziren. Horren helburua, ikusi zitezkeen gauza guztiak sailkatuta egotea izan zen. Gainera, ikertzailea, lehen aldiz, ikertzeko objektu modura ulertu zitekeen, horrela ikertzailea subjektu eta objektu bihurtu zen aldi berean.

Geroago, XIX, mendetik aurrera, hizkuntzari garrantzia ematen hasi zitzaion berriro, gure ikusmenak ikusi ezin duenaren bila ibiltzen hasten direlako. Ikusi dezakegunaren atzean dagoenaren bila hasten dira. Hainbat teoria ekarri zuen horrek, historiaren ikuspegi dialektikoarena, psikoanalisia eta eboluzio darwinista esate baterako. Foucault, honen aurrean, berdinaren eta desberdinaren arteko banaketa kritikatzen du, gizakia da benetan ikerketa merezi duen gauza bakarra dela esaten du. Hala ere, esaten amaitzen du, nola, gizakiaren kontzeptuaren atzean, hainbat gauza daudela gu ikustera heldu ezin gaitezkeenak.

Jakinduriaren arkeologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foucaultek atera zuen hurrengo obra Jakinduriaren arkeologia izan zen, 1969. urtean. Lan honekin, arkeologiaren metodoa finkatzen saiatzen da, ez du inolako ikerketa historikorik egiten, horren ondorioz, daukan lanik teorikoena dela esan daiteke.

Arkeologiaren teknika, Foucaultek esaten duenaren arabera, hizkuntzara egiten den hurbilpen bat da subjektu batek horren aditzera eman gabe, nahiz eta, iraganean horrek garrantzia izan zuen. Foucaultek, honekin, subjektua menpeko papera egiten duen analisia egin nahi du. Gainera, esaten du, subjektuek ez dutela elkarrizketa egiten, ezta liburuek ere ez. Foucaultek horrekin nahi zuena, hizkuntza behatzea zen baina gertakari linguistiko ez-nabarmenei erreparatuz. Horri, enuntziatu deitu zion. Hala ere, enuntziatu horrek ez du bere edukiak definitzen, enuntziatu batek benetan definitzen duena, bere ezaugarri intrintsekoa eta erlazio estrintsekoak direla dio, bai kontextua edo edukiagatik.

Foucaulten hurrengo lana, 1969an egin zuena, Nor da autorea? eta honekin, 1960. hamarkadan zehar egiten duen literaturari buruzko lana amaitzen du. Lan hau, aurreko lanaren hedapen bat da. Autorearen ideia kritikatzen du Foucaultek denbora guztian, esaten, subjektuari subiranotasuna eman beharrean, aratago joan gaitezkeela eta elkarrizketaren  funtzio modura ulertzera heldu.

1968. ondoren, Frantzian egon ziren hainbat nahasmen sozialen lekuko izan zen, batez ere, unibertsitateetan gertatu zirenena. Gainera, kontuan izan behar da, momentu horretan Foucault, Tunezetik itzuli zela, non egoera ere ez zen hobea, ondorioz, politikan bete-beten sartu zen.

Horren ondorioz, egin zituen obrek, bere konpromiso berria erakutsi zuten, aurreko hamarkadan elkarrizketari buruz idatzitakoa, inguru politikora eramaten saiatu zen. Hemen, orduan, Foucaultek proiektu berri bat aditzera ematen du, genealogia izena izango zuena, hala ere, ez du inoiz arkeologiaren metodoa baztertuko.

Genealogia lanak, orainaldiaren historia egitera eramaten du Foucault. Genealogia bat, nondik gatozen azalpena ematen saiatzen dena da, baina Foucaulten genealogiak daukaten helburua, gure gaur eguneko egoera nola sortu zen azaltzea da. Egon ziren aldaketak zuhurki aztertzeaz arduratzen da. Gainera hitz hori, Genealogia, Nietzschek zeukan historia ulertzeko modua zen, hala ere, Foucaultek idatzi zituenak, Nietzschek idatzi zituenak baino garrantzi handiagoa ematen zion historiari.

Diziplina eta zigorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. urtean Foucaultek pesoekin izandako parte hartzeak, konferentzia bat idaztera eraman zuen, gero 1975ean, “Diziplina eta zigorra”, kartzelaren jaiotza idaztera eramango zuena. Liburu hau, presondegiko sistemaren sorketari buruzkoa da. Liburu honekin, kartzela, delinkuentzia eta berrerortzea sortzeko instituzio bat dela jakinaraztea du helburu.

Liburuan hitz egiten den gai garrantzitsuenetarikoa, diziplina presondegi eremu batean da. Estatuak horren boterea hartzea erabaki zuen XVII. mendean eta horrek, sozietate guztitik hedatzea eragin zuen. Lehenik eta behin, kartzelak antolatzeko eta eraikitzeko modua kontuan izanda, gero, lantegi barruko lana nola banatuta zegoen kontuan izanda eta azkenik, hezkuntza unibertsala kontrolatuz. Diziplinaren helburu bakarra, pertsona mantsoak sortzea da, norbanakoak egiten dituen gauzak kontrolagarriak izateko eta kontrol psikologikoa eragiten duena.

Ezagutzaren borondatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genealogia idazten hasi zen momentututik, botere erlazioen inguruan hitz egin zuen. Foucaultentzat, ezagutzak izatea, boterea izatearen pareko jartzen du, botere-ezagutza erlazioa adieraziz. Foucaultentzat ez dago ezagutza pururik botereaz gain baina onartu egiten du, ezagutzak ere garrantzi ikaragarria daukala boterearentzat.

Foucaultentzako boterearen kontzeptua zer den 1976. urtean argitaratzen duen “Sexualitatearen Historiaren” lehenengo bolumeneko obra batean agertzen da, “Ezagutzaren borondatea” deitzen dena. Obra hori, Foucaultek daukan obrarik eragin handienekoa dela esan daiteke. Liburuak, sexualki zapalduak izateaz gain, sexuaren gaiaren gainean inoiz hitz egin ez den moduan hitz egiteko adierazten du.

Foucaulten ustetan, botereari buruz, ikuspuntu negatiboa daukagu guztiok. Horrek, boterea, gauzak debekatzen duena bezala ulertzen dugu, baina ez da portaera arazo baten modura ikusten. Foucaultek esaten du, aurretik egon diren ikuspegi politiko guztiak, monarkia absolutuaren ondoriozkoak direla eta pentsamendu politikoak oraindik ez duela iraultza frantsesa harrapatu. Foucaultek nahi duena, boterea, norbanakoek izan dezaketen gauza baten modura ikustea da, pertsona bat erdian egonda gauza negatiboak eginez jokatu egiten duena. Beraz, adierazten du, boterea benetan pertsonak egiten dutenaren araberakoa dela, gure arteko harremanak kontuan izanda. Sare sozial guztietarako boterea beharrezkoa dela dio. Baina argitu egiten du, boterea desberdina izan eta eragin dezake hori nor erabiltzen ari den kontuan izanda. Kartzela sistema eta sistema sexuala horren adibide direla dio, ez ditu inork eraiki baizik eta bere kabuz sortzen direla dio.

Horrek, boterearen historian ikertzera eramaten du Foucault, bio-boterearen kontzeptua argituz. Diziplinaren boterea eta bio-politika kontuan hartzen dituen kontzeptua da. Horrela azaltzen du, nola botereak, dauden arauen menpean bizitzera eramaten gaitu, humanitatea kontrolatu ahal izateko herri modura. Foucaultek sexualitatearekin dauzkan kezkak eta Judith Butlerekin batera, pentsamendu garaikide feministaren influentziak izan dira.

Gobernamentala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren idatzi zuen lana, bio-politiken jaiotza deitu zen eta bertan, lehen aldiz “gobernamentala” hitza erabili zuen, oso esanahi aldakorra duena. Horrela, Foucaulten ikerketak ikuspegi humanistago bat eskaintzen du eta horren ondorioz, Foucault-ek sorturiko subjektibitate horretatik aldentzen da. Gobernua, Foucault-entzako, bi modutan banatzen da, gobernatzeko artea eta norbanakoaren jarrera. Beraien artean, biak oso erlazionaturik daude, besteak gobernatzeko, zure buruarekin duzun erlazioaren araberakoa izango delako.

1980. hamarkadan, Foucault-en ikuspegia, gobernuan jarrita egotetik, pentsamendu kristauan egotera igarotzen da. Hau egiteko daukan arrazoia, Sexualitatearen Historiari buruz idazten jarraitu nahi duelako da, ondorioz, historian atzera egiteko beharra dauka, mundu garaikidean sexuari buruz dagoen ikuspegia hobeto ulertzeko. Gainera 70eko hamarkadan egon zen politikarekiko harremana, etikarekiko harremana bihurtu zen hamarkada honetan.

Hamarkada honetan Sexualitatearen historiari buruzko bigarren eta hirugarren liburukiak argitaratu zituen aldi berean. Liburuki hauek, sexuari buruzko literatura jorratzen dute, antzinaroan, grezian eta erromako garaietan zehar. Kristautasuna bi liburuki hauetan lantzean, lehenengo liburukiarekiko lotura modura ulertzen da. Hala ere, laugarren liburukiaren falta dago, idazten hasi zen, baina amaitu ez zuena, eta horren ondorioz hauek ulertzea gehiago kostatzen da.

Existitzen diren liburuki hauetan, antzinaroan, sexuari buruz zegoen pentsamendua, grezian eta erroman pentsamendu berari buruz egon ziren aldaketak lantzen dituzte. Historia denboraldi luze horretan, hainbat aldaketa daude sexuaren ikuspuntuan, eta hori liburuki horietan ikusi daiteke.

Foucaultek, honekin guztiarekin lortu egin zuena, etikaren inguruko ikuspuntu desberdin bat izatea izan zen. Baina berak nahi zuena, ez zen beste etika bat sortzea gai horren inguruan, baizik eta, subjektibitatean zentratu eta dauden aukera desberdinak ikusarazi. Norbanakoek egiaren inguruan dituzten ikuspuntu desberdinetan zentratzen da subjektibitate hori nola lortu jakiteko. Horren ondorioz, esaten du, bere lana, beti, subjektibitatearen ingurukoa izan dela.

Garai klasikoko erotasunaren historia (1961)

Klinikaren jaiotza (1963)

HItzak eta gauzak: giza zientzien arkeologia (1966)

Kanpoko pentsamendua (1966)

Jakinaren arkeologia (1969)

Elkarrizketaren ordena (1970)

Zaindu eta zigortu (1975)

Arrazakeriaren genealogia (1976)

Boterearen mikrofisika (1979)

Egia eta egitura juridikoak (1980)

Sexualitatearen historia, 1. liburukia: jakinguraren borondatea (1976)

Sexualitatearen historia, 2. liburukia: plazerren erabilera (1984)

Sexualitatearen historia, 3. liburukia: egonezinaren baieztapena (1984)

Kuriotsitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foucaulti buruz esan daitekena homosexuala zela da. Horrek, garai hartako errealitatea beste era batera ikustera eta galdetzera eraman zuen. Horren ondorio, Sexualitatearen historiaren liburukietan, pertsonek beraien bizitzan zehar igaro behar dituzten garai desberdinak ikertzen ditu, beraien buruak, izaki sexual modura ulertzera heldu ahal izateko.

2021ean Focaulten laguna zen Guy Sormanek Tunisian zuen boterea baliatuta Focaultek haurren aurkako sexu indarkeria, abusua zein sexu explotazioan, hau da, diru truk, inpunitatez aritu zela zabaldu zuen. Gertaerak Sidi Bou Said herrian eman ziren batez, ere 60. hamarkadan eta haurrak 8 eta 10 urte bitartekoak ziren.[2][3][4][5][6] 1977an jada Focaultek manifestu bat sinatu zuen non eskatzen zen helduen eta haurren arteko sexu harremanak legez zigor zitzatzen. Gutun hori beste intelektual frantses ezagun batzuk sinatu zuten ere, besteak beste, Simone de Beauvoir, Jean-Paul Sartre, Louis Aragon, Gilles Deleuze eta Roland Barthes.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Michel Foucault eta Daniel Defert» ZUZEU 2023-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Nuevo escándalo de pedofilia: “Michel Foucault abusaba de niños en Túnez”, dijo Guy Sorman» LA NACION 2021-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Acusan al filósofo Michel Foucault de haber abusado de niños en Túnez» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  4. (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2021-04-06). «Guy Sorman: 'Foucault era ciego a su propia pedofilia'» Clarín (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Escritor dice que el filósofo Michel Foucault abusó de niños en Túnez» El Universal (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Michel Foucault, acusado póstumamente de pedofilia prostibularia» abc 2021-04-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  7. (Gaztelaniaz) «La obra y la persona detrás: la mancha de Michel Foucault - Universidad de Chile» www.uchile.cl (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  • Apaolaza, X. 2009: "Genealogiaren haritik: Michel Foucault" in Historiaz mintzo. Foucault eta Bensaïd, Donostia, Jakin. ISBN 978-84-95234-38-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Foucault Aldatu lotura Wikidatan