Memristore
Itxura
Memristorea berarengandik pasatu den korronte elektrikoa gogora dezakeen osagaia da. Memristorea bi terminaleko osagai elektroniko pasiboetako bat da erresistentzia, kondentsadorea eta harilarekin batera. Memristor izena memoria eta erresistore hitzak elkartzetik datorkio (memory-resistor).
1971an Kaliforniako Unibertsitateko Leon Chuak memristorea iragarri eta deskribatu zuen.
37 urtez osagai elektroniko hipotetikoa izan zen, mundu fisikoan adibiderik ezagutu gabe. 2008ko apirilean Nature aldizkariak HP Labs enpresako ikertzaile batzuek egindako inplementazio fisikoaren berri eman zuen.[1]
Fisika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fluxu magnetikoa memristoretik jariatzen den karga elektrikoaren q funtzioa da. Hau da, .
Fluxuaren aldakuntza kargarekiko honako hau da: