Marie Politzer
Marie Politzer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Biarritz, 1905eko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Auschwitz, 1943ko martxoaren 6a (37 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: Tifusa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Georges Politzer (mul) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista eta emagina |
Jasotako sariak |
Marie Politzer, jaiotzaz Larcade eta Maï Politzer izenez ere ezaguna[1] (Biarritz, 1905eko abuztuaren 15a - Oświęcim / Auschwitz, 1943ko martxoaren 6a) Lapurdin jaiotako militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea zen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanbidez emagina zen. Bere deitura senarrarengatik hartu zuen; Georges Politzer hungariar[3] jatorriko filosofo eta teoriko marxista frantsesa zen.
Naziek Ipar Euskal Herriaren zati bat okupatu zutenean, bere senar Georgesekin batera klandestinitatera pasa zen, militante komunista ere bai baitzen, eta L'Université Libre egunkaria eratu zuten. 1942ko otsailean alemaniarrek atxilotu zituzten senar-emazteak. 1943ko urtarrilaren 24an Paris aldeko Romainvilletik (Sena-Saint-Denis) Auschwitzera bidali zuten erresistentziako emakume ez judu, gehienbat komunista, ziren beste batzuekin; haien artean fusilatutako askoren alargunak zeuden. 230 bat ziren[4]; batzuk aipatzearren:
- Hélène Langevin, Paul Langevin fisikariaren alaba eta Jacques Solomon idazlearen emaztea.
- Marie-Claude Vaillant-Couturier paristarra. Ez zen bertan hil eta PCFko diputatua izan zen urte luzez.
- Danielle Casanova komunista korsikarra. Kontzentrazio-esparruan tifusak hila.
- Marie-Élisa Nordmann.
- Charlotte Delbo.
Marie Politzer, Casanova eta beste batzuk bezala, tifusak hil zuen 1943ko martxoaren 6an. Gaixotasun hau Lublingo kartzelatik lekualdatutako atxilotuek eraman zuten Auschwitzera 1941eko apirilean. 1943an "erdialdeko esparruan" (Auschwitz I) 10-15000 bat lagun hil zituela kalkulatzen da.
Birkenaun (Auschwitz II) epidemiak 1943-1944ko neguan izan zuen indarrik gehien[5].
Mort pour la France ("Frantziaren alde hila") aipamena 1946ko maiatzaren 18 eman zioten. Interné eta deporté tituluak 1956ko ekainaren 5ean onartu zizkioten.
Bere oroimenez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biarritz sorterriak bere izena karrika bati (Allée Marie-Politzer) emanez omentzen du; Maisonnabe Industrialdean dago, aireportutik hurbil. Karrikan Atlantica argitaletxearen egoitza dago, besteak beste.
Mugerren ere izen berbera duen beste zumardi bat dago, hau ere industrialde batean.
Arcueilen (Marne Harana) dagoen Osasun Etxeak bere izena darama eta frantses estatuko beste zenbait hiritan, Paris tartean[6] rue Georges et Maï Politzer izenarekin bikotea gogoratzen dute.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Delbo, Charotte (1965). Le convoi du 24 janvie. Les éditions de Minuit.
- Moorehead, Caroline (2017). Un train en hiver. Paris: Pocket. 541 or. ISBN 978-2-266-25872-2.
- Politzer, Michel (2013). Les Trois Morts de Georges Politzer. Paris: Flammarion. 367 or. ISBN 978-2-08-128456-2.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ezin izan da konprobatu ea "Maï" horrek zerikusia duen euskarazko "Maddi" edo antzekoren batekin.
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/marie-politzer-jaio-zen-miarritzen-emagina-eta-nazien-aurkako-erresistentziako-kideamarie-larcade-zen-jaiotzako-izena
- ↑ Nagyvárad / Oradea / Großwardein (hungariera, errumaniera, alemanieraz hurrenez hurren) orduan Hungaria zen; orain Errumanian dago.
- ↑ Emakumezko konboi honi équipe de France deitu zion Louis Aragonek Le Musée Grévin olerkian.
- ↑ Ikus curagiu.comen.
- ↑ Parisko 12. barrutian. Ikus kalearen fitxa.[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Politzer eta Casanova lagunak curagiu.comen.
- (Frantsesez) Bere fitxa Mémoire vive elkartearen webgunea.
- (Ingelesez) Politzerren konboiarekin zerikusia zuten alemaniarren epaiketa.
- 1905eko jaiotzak
- 1943ko heriotzak
- Biarriztarrak
- Euskal Herriko komunistak
- Bigarren Mundu Gerra Euskal Herrian
- Frantziako Erresistentziaren kideak
- Frantziako Alderdi Komunistako politikariak
- Emakumeak Bigarren Mundu Gerran
- Emaginak
- Nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako euskal herritarrak
- XX. mendeko emakumeak