Marcela Lagarde
Marcela Lagarde | |||
---|---|---|---|
Hautetsia: LIX Legislature of the Mexican Congress (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1948ko abenduaren 30a (75 urte) | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | National School of Anthropology and History (en) etnologia | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Mexiko Hiria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Iraultza Demokratikoaren Alderdia | ||
María Marcela Lagarde y de los Ríos (Mexiko Hiria, 1948) etnologoa, irakaslea eta antropologian doktorea da. Urte luzez emakumearen egoeraren ikerketa antropologikoa izan du langai, eta Latinoamerikako feminismoaren erreferentziarik behinenetako bat da. Gaur egun Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko katedraduna da, eta Ikasketa Feministen irakaslea da unibertsitate horretan.
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marcela Lagarde y de los Ríos Latinoamerikako feminismoaren sustatzaile ezagunenetako bat da, bai maila teorikoan bai aktibismoari dagokionean. Gaztetan, Alderdi Komunistako kidea izan zen. Mexikoko 2003ko hauteskundeetan hautagai independente gisa aurkeztu zen Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren (PRD, Partido de la Revolución Democrática) zerrendetan, eta Kongresu Federaleko diputatua izan zen 2003 eta 2006 bitartean; batez ere, emakumeen eskubideen alde lan egin zuen.
Bizitzaren eta Emakumeen Askatasunaren Aldeko Emakumezko Ikertzaileen Sarearen bazkide sortzailea da, eta antropologia feministako Casandra Tailerrak koordinatzen ditu. Bestalde, NBE Emakumeak-eko Aholku Batzorde Zibileko kidea ere bada.
Ikerkuntza-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagardek hainbat gairi buruzko ikerketa-lanak egin ditu: gatibutasuna, zaintza, sexualitatea, maitasuna, boterea, lana, indarkeria, subjektibitatea, erlijioa, zuzenbidea, amatasuna, sororitatea eta abar.
Horrekin batera, hainbat artikulu eta libururen egilea da, zeinetan, besteak beste, gai hauek jorratzen baititu: generoa, feminismoa, giza garapena eta demokrazia,emakumeen boterea eta autonomia, eta abar.
Doktore-tesian emakumeen gatibutasuna aztertu zuen: "Emakumeen gatibutasuna: ama-emazteak, mojak, putak, presoak eta zoroak".[1][2]
Feminizidioaren aurkako legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagardek erabili zuen lehenengo aldiz 'feminizidio' terminoa Ciudad Juárezko emakumeen egoera azaltzeko. Gainera, hiri hartako emakumeen erailketak ikertzeko Feminizidioen Batzorde Berezia sortzea lortu zuen.
Peritu gisa lan egin zuen "Campo Algodonero" kasuan, zeinetan Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak Ciudad Juárezko hainbat delitu epaitu baitzituen. Indarkeria Feminizidari buruzko ikerkuntza diagnostikoa zuzendu zuen; 70 emakumerekin elkarlanean, erailketak aztertzeko metodologia egokia garatu zuen. Ikerketa horri esker jakin zen feminizidioa ez zela Ciudad Juárezen bakarrik gertatzen.[3]
Mexikoko Zigor Kode Federalak eta Emakumeek Indarkeriarik Gabeko Bizitza Askea izateko Lege Orokorrak feminizidioa delitu gisa onartzea sustatu zuen.[1] Gai horrek oihartzun handia izan zuen komunikabideetan, batik bat Ciudad Juárezko erailketengatik; Parlamentura eramatea lortu zuten[4], eta legea indarrean dago 2007ko otsailaren 2az geroztik.
Beste lege batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrez gain, Umeen eta Nerabeen Eskubideak Babesteko Legea, Bazterkeria Prebenitu eta Ezabatzeko Lege Federala, Pertsonen salerosketa Prebenitu eta Zigortzeko Legea eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege Orokorra ere sustatu ditu.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Identidad de género y derechos humanos.
- La multidimensionalidad de la categoría de género y del feminismo.
- Insurrección zapatista e identidad genérica: Una visión feminista.
- Aculturación feminista.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los cautiverios de las mujeres. Madresposas, monjas, putas, presas y locas.
- Género y feminismo. Desarrollo humano y democracia.
- Para mis socias de la vida. Claves feministas para el poderío y la autonomía de las mujeres, los liderazgos entrañables y las negociaciones en el amor.
- El feminismo en mi vida. Hitos, claves y topías.
- Claves feministas para la autoestima de las mujeres.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa Argia astekarian (2010-01-10) Elkarrizketatzailea: Miel Anjel Elustondo
- Elkarrizketa Emakumde aldizkarian (2011ko negua)
- Ley General de Acceso de las Mujeres a una Vida Libre de Violencia.
- 1948ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Mexikarrak (Mexiko Hiria)
- Emakume antropologoak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Gaztelaniazko idazleak
- Mexikoko idazleak
- Mexikoko feministak
- Emakume etnologoak
- Mexikoko politikariak
- Emakume politikariak
- Feminizidioen aurkako aktibistak
- Idazle feministak