Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Manitoulin uhartea

Koordenatuak: 45°46′00″N 82°12′00″W / 45.766666666667°N 82.2°W / 45.766666666667; -82.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Manitoulin uhartea
Datu orokorrak
Garaiera352 m
Motauharte
Azalera2.766 km²
Geografia
Map
Koordenatuak45°46′00″N 82°12′00″W / 45.766666666667°N 82.2°W / 45.766666666667; -82.2
UTC orduaUTC−05:00
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
Ur-gorputzaHuron aintzira

Manitoulin uhartea (ingelesez: Manitoulin Island, ,maeni-'tu:li-n ahoskatua, jatorriz Ekaentouton) Huron lakuko uhartea da, Kanadako Ontario probintzian. 2.766 km² area du, hau da Luxenburgo baino handiagoa da, eta ur gezako laku batean dagoen uharterik handiena. 2001ean 10.603 biztanle zituen, hau da, biztanle dentsitatea ia 4 bizt/km² da.

Uhartearen barruan 80 laku daude, batzuk bere uharte propio dutenak. Horien artean, Manitou lakua dago, ur gezako laku batean dagoen irla batean dagoen lakurik handiena delarik.

Manitowaning hiria, 1837an eratua, uhartean lehendabiziko europar herrixka zen.

Manitoulin ojibweraz espirituetako uhartea esan nahi du. Anishinaabe herriarentzat, hau da Ojibwe, Odawa eta Potawatomi tribuentzat uhartea leku sakratua zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]